Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2015

HONDARRIBIAK BAT EGIN DU EUROPAKO GARAPEN JASANGARRIAREN ASTEAREKIN

HONDARRIBIAK BAT EGIN DU EUROPAKO GARAPEN JASANGARRIAREN ASTEAREKIN


Aurreko urteen antzera, Hondarribiko Udalak bat egin du ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumen Egunarekin. Euskadiko beste udalerri batzuek bezala, aste honetan zehar herri mailan antolatutako ekintzak, "Europako Garapen Jasangarriaren Astea"ren egitarauan sartuko dira. Sentsibilizazio kanpaina honen gaia garapen jasangarriko esparru guztietara ireki da: klima, hondakinak, biodibertsitatea, kontsumoa, ura, itsasoa/kostaldea, lurzorua, energia, garraioa, etab. Gure kasuan, elikadura jasangarriaren eta biodibertsitatearen inguruko ekimenak antolatu ditu Udalak, Hondarribiko eskolen eta Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanari esker: o Eskolako Agenda 21en Foroa (ekainak 4, 11:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan): eskolek ikasturte honetan Elikadura Jasangarria izan dute ardatz. Urtero bezala, Ama Guadalupekoa ikastetxeko, Talaia Eskolako, Talaia Institutuko eta San José ikastexeko ikasleek udal ordezkariei 2014-2015 ikasturtean egindako lana aurkeztu, elikaduraren gaian hartuko dituzten konpromisoak azaldu eta Udalari zuzendutako eskaerak egingo dizkiete. Ekintza honen iraupena ordu betekoa da eta edozein herritar bertara daiteke. o Baccharis halimifolia ezabatzeko proiektuaren aurkezpena (ekainak 4, 19:00-21:00, udaletxeko pleno aretoan): Agenda 21en Herritarren Foroko kideei espezie inbaditzaile horren ezabaketa proiektuaren nondik norakoak laburbildu eta eragin den eremuaren lehengoratzea nola gauzatuko den azalduko zaie. o Proiektua gertutik ezagutu nahi duen orok, aukera paregabea izango du ekainaren 6an (larunbata), Aranzadiren eskutik Aizporaundi eremuko errestaurazio-lanak ezagutzeko irteera antolatu baitu Udalak (Higerreko faroan ezarri da hitzordua, goizeko 11etan).

leer más itzuli