Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2015

LEHENENGO URRATSA SAN PEDRO KALEAREN HASIERA BERRIRITARTZEKO

LEHENENGO URRATSA SAN PEDRO KALEAREN HASIERA BERRIRITARTZEKO


Hirigintza Batzordeak atzo goizean Portu Auzoaren bosgarren fasea (San Pedro kalea 1 zenbakitik 15 zenbakira bitarte) berriritartzeko lehiaketa arautuko duen baldintza plegua onartu zuen. Alde bozkatu zuten EAJ eta PP taldeek, PSOE taldea abstenitu egin zen, eta BILDU taldeak aurka bozkatu zuen. Egin beharreko lanak San Pedro kalea berriritartzen amaitzea da, eta ahal dela gaur egun kaleak duen antolamenduari eutsiko zaio. Zoladurak eta zeharkako maldak aldatuko dira zati guztia maila berean egoteko, eta horrez gain, ur beltz eta euri uren azpiegiturak, herri argiteria, telekomunikabideen sarea, eta hiri altzariak berrituko dira. Errepidea 3 metro zabal izango da, aparkaleku eremuak izango ditu, eta bi alboetan zuhaitzak izango dira. Gainera San Kristobal biribilgunearen ondoan dauden plaza txikiak eta 13 eta 15 zk. duten etxeen artean dagoen iturria hobetu egingo dira. Aurrekontua 1.363.792 eurokoa da eta eraikitzeko epea bost hilabetekoa. Asmoa uda bukatu ondoren hastea da, behin eraikitzeko lehiaketa publikoa egin ondoren; amaiera, berriz, 2016ko udaberrirako dago aurreikusia.

leer más itzuli