Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015

JAIETAKO KARTEL ETA ARGAZKI LEHIAKETETAKO EPEA IREKITA DAGO UZTAILAK 20 ARTE

JAIETAKO KARTEL ETA ARGAZKI LEHIAKETETAKO EPEA IREKITA DAGO UZTAILAK 20 ARTE


Hondarribiko Udaleko Kultur Sailak 2015eko Jai Nagusie¬tako Kartel eta Argazki Lehiaketak antolatu ditu beste urte batez. Kartelei dagokienez, erabiliko den teknika librea izango da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage, etab. Lanek derrigorrez jatorrizkoak eta ezagertuak izan beharko dute. Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa; neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan. Esan ere egileek ez dietela markorik jarriko, horretaz anto¬latzaileak arduratuko baitira. Lehiaketara aurkezten diren kartel guztietan honako lema hau agertuko da: "HONDARRIBIKO JAIAK 2015eko IRAILA". Irabazlearentzat 650,00 euroko saria egongo da, 300,00 bigarrenarentzat eta 200,00 hirugarrenarentzat. Argazki lehiaketan aldiz, sariak 500, 400 eta 300 eurokoak izango dira. Kartel lehiaketako lanak BAZen entregatu beharko uztailaren 20ko eguerdiko 13.30ak aurretik. Argazkiak ere egun berean entregatu beharko dira. Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela, 9.00etatik 13.30era.

leer más itzuli