Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015
HONDARRIBIA, PLAYA DE MURO ETA RIBADEO ESPAINIAN OSPE HANDIENA DUTEN HONDARTZAGUNEAK, INTERNETEN ARA
Trivago.es prezio konparatzaileak zerrenda bat argitaratu du, Espainian on line ospe handiena duten hondartza eta hotelei buruzkoa. Hartarako, trivagoren bidez eskura dituen iritzi guztiak hartu ditu kontuan, guztira 140 milioitik gora; bertan ageri dira haien web orrian daudenak eta bere konparatzailean ageri direnak. Ia 200 internet gune aztertu dira. Bigarren urtez, Hondarribia lehen tokian sailkatu da, eta bere atzetik daude Mallorca, Ribadeo, Cadiz edota Ribadesellako hondartzak.