Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-07-2015

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK


Euskararen sustapenerako diru-laguntzak emateko lehiaketarako deialdia zabaldu du Euskara departamentuak. Helburu nagusiena euskararen erabilera bultzatzea alor guztietan da, eta diru-laguntzak bost eratakoak dira”.

Diru-laguntzak honako hauek jaso ahal izango dituzte:
A) Udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek. 9.800 €. Epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hilabete betekoa. Epea Uztailak 15.
B) Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzte talde edo elkarteek. 3.100 €. Epea irailak 15.
C) Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten diren herritarrek. 3.132 €. Epea irailak 15.
D) Kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduek. 1.800 €. Epea irailak 15
E) Web orriak euskaraz jartzen dituztenek. 2.000 € Epea irailak 15.
Diru-laguntza eskaerak eta dagokion dokumentazioa B.A.Z.en (Biztanleen Arreta Zerbitzua), Kale Nagusiko 20 zenbakian aurkeztuko dira. Gogoratu BAZ astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13:30era irekitzen dela.

leer más itzuli