Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 04-08-2015

‘OZTOPORIK GABEKO BAINUA’ HONDARRIBIKO HONDARTZAN ABUZTUA AMAIERARARTE

‘OZTOPORIK GABEKO BAINUA’ HONDARRIBIKO HONDARTZAN ABUZTUA AMAIERARARTE


Bederatzirren urtez jarraian 'Oztoporik gabeko bainua' zerbitzua eskaintzen da Hondarribiko hondartzan, uztailaren 15ean hasi eta abuztuak 31 arte. Mugimenduak murriztuta dituzten pertsonei zuzentzen da. Askotan aisialdirik eta denbora librerik apenas izaten dute eta gainera, sarritan ez dute behar-besteko laguntzarik izaten denbora horretaz gozatu ahal izateko. Ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duen edozein pertsonarentzat da zerbitzu hau, eta 11:00etatik 18:00etara emango da, astelehenetik igandera. Hondartzara joateko eguna, lekua eta ordua koordinatuko dira 651902666 telefono zenbakiaren bitartez. Pertsona prestatuek auto egokitu batean jasoko dute erabiltzailea eta hondartzara eramango dute. Aldagelara eramango dute lehenik eta ondoren bainatzeko gunera, ondoren jasotako leku berean utziko da erabiltzailea, hartarako hitzartutako orduan. Autonomiarik ez duten pertsonek laguntzaileekin etorri beharko dute.

leer más itzuli