Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 04-08-2015

SASI ETA BELAR GARBIKETA JAIZKIBEL MENDIAN

SASI ETA BELAR GARBIKETA JAIZKIBEL MENDIAN


Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia Jaizkibel mendiko zenbait eremu garbitzen eta sastrakaz libratzen ari dira. Proiektua bi erakundeek ordaindua da, eta xedea mendiko zenbati eremutatik belar handiak eta sastrakak kentzea da, hala sute arriskua gutxitzeko. Kalixa Silanesek, Nezakaritza eta Ingurumen Zinegotziak, zera esan du: “azken urteetan ez da garbiketa sakonik egin gune hauetan, eta sasiak zabalduak ziren, neurri handiak zituzten, eta hori moztu egin behar zen. Hori dela-eta garbiketa lan handia egiten ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, batez ere Justizetik mendebalderantz, Txortxipi eta Biosnarreraino”. “Garbiketa horrekin" jarraitu du esanez Silanesek “batetik eremu horietara iristea erraztuko dugu, eta bestetik suteen arriskua gutxituko dugu, izan ere zenbat eta sastraka gehiago orduan eta errazagoa izaten da suteak sortzea, batez ere kontuan izanda zein tenperatura handiak izaten ari garen uda honetan". Lana Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hondarribiko Udalak finantzatuko dute, eta bertako Kilker enpresak burutzen ari da. Jaizkibeleko pistak itxita Urtero bezala, Jaizkibelera sartzeko pistak itxi egin dira autoentzat. Udaletik gogorarazten da denon artean bete behar ditugula arauak. “Iaz hiru alditan puskatu ziren pistetara ez sartzeko dauden itxiturak, eta gutxi izan arren, beti bada norbait bere autoarekin azken muturreraino heldu nahi dueña” dio Silanes zinegotziak. “Hiritarren gehiengoak zintzoki errespetatzen ditu arauak, baina beti bada bat edo beste autoarekin pistetatik sartu eta edonora heldu nahi dueña. Denon artean mantendu behar dugu Jaizkibelen daukagun altxorra eta natura”.

leer más itzuli