Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-09-2015

Turismoak %24 egin du gora hondarribian uda honetan

Turismoak %24 egin du gora hondarribian uda honetan


Arma Plazatik 28.652 turista igaro dira eta 1.160 bisita gidatu antolatu dira 2015eko iraileko lehen astean sartuta, turismo aldetik Hondarribiko uda nolakoa izan den aztertzeko ordua da. ARMA PLAZA Informazio Puntutik 28.672 turista pasa dira uda honetan, uztaila eta abuztua kontatzen soilik. Uztailean 11.337 izan dira eta abuztuan 17.335. Gogoratu behar da iazko abuztuan 14.617 bisita izan zirela eta 2013ko abuztuan 9.800. Maria Serrano Turismo zinegotziak adierazi duenez, “ikusi besterik ez dugu nola egon den Hondarribia uda honetan. Bisitari kopuruak %24ean egin du gora, etengabe ikusi ditugu turistak, uztailean, eta batez ere abuztuan. Datuak oso pozik egoteko modukoak dira, oso uda positiboa izaten ari da. Turistak Alde Zaharra, Portua, gastronomia eta hondartzaz gozatzera etortzen dira, eta herrian antolatzen diren ekitaldi handietaz gozatzera, adibidez Blues Jaialdia uztailean edota abuztuko estropaden asteburua”. “Turistei dagokienez, gehienak Estatukoak dira (%65), beste %21 frantsesak dira eta azken %14 beste herrialdeetakoak, Erresuma Batua, Holanda, Alemania edo Estatu Batuak adibidez. Espainiako turistei dagokienez, ohiko portzentaiak mantentzen dira, %60 Bartzelona eta Madrilgoak dira, beste %20 Andaluzia, Valentzia eta Gaztelakoak”. Iaz baino %62 bisita gidatu gehiago abuztuan ARMA PLAZA Fundaziotik antolatzen diren bisita gidatuek arrakasta handia izan dute. Uztailean 345 egin ziren eta abuztuan 815. Iazko datuekin konparatuz, 2014ko udan 716 bisita gidatu egin ziren eta aurten aldiz 1160, hau da, %62 gehiago. Abuztuan egindako 815 bisitak oso kontutan hartzeko kopurua dira; horietatik 421 goizez egin dira, 50 eguerditan eta 344 arratsaldez. “Aurten irteera gidatuak Alde Zaharrean hasi eta Portuan amaitu dira; oso emaitza eta harrera ona izan ditu ekimenak” amaitu du Serranok.

leer más itzuli