Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-09-2015

1901etik dauden jaietako programa historikoak digitalizatu eta argitaratu ditu udalak

1901etik dauden jaietako programa historikoak digitalizatu eta argitaratu ditu udalak


Hondarribiko Udalak bere web gunean, www.hondarribia.eus, 1901. urtetik gaur arteko Jai Nagusietako programak digitalizatu eta argitaratu berri ditu. “Gure ondarea balioan jartzea da Udal Artxiboaren helburu nagusienetakoa, eta zentzu horretan, dauzkagun 103 programak digitalizatu eta erabiltzailearen esku jartzea izan da orain egin dena” dio Kalixa Silanesek, Hondarribiko Udaleko Kultura Zinegotziak. “Artxiboko departamentuak lan bikaina egin du, eta eskertu egin nahiko nuke. Hondarribiarentzat oso bereziak diren egunetan sartzear gaude, eta programa historiko hauek herritarren edota interesa dutenen eskuetan jartzearekin, gure ondare historikoaren alde egiten dugula ziur gaude” gehitu du Silanesek. Zoritxarrez ez daude 1904, 1907, 1916, 1917, 1962 eta 1964ko programak. Era berean, aipatu behar da gerrak direla eta bertan behera gelditu zirela Jai Nagusiak 1910ean Maroko gerra dela eta; 1914, 1916 eta 1917an Lehen Mundu Gerra dela eta; 1936, 1937 eta 1938 Espainiako Gerra Zibilagatik, eta 1941 Bigarren Mundu Gerra dela eta. Izen ospetsu asko programetan “Programa asko dira kalitate artistiko eta literario handia dutenak” dio Silanesek”.” Orrialdeetan murgilduz adibide ugari ditugu historia, arte, literatura maila aldetik, itzal handiko egileek eman dizkigutenak: Pío Baroja, Victoriano Juaristi, Mourlane Michelena, Carmelo Echegaray, Serapio Múgica, M. Ciriquiain Gaiztarro, Gregorio Marañón, Hermanos Álvarez Quintero, Fausto Arocena, Fernando Artola Bordari, Satarka, Martin Ugalde, Juan San Martin… Hortaz gain, garrantzi politiko edo uneko kultura aldetik garrantzitsuak diren pertsonaien kolaborazioak: Conde de Llobregat José J. Barcaiztegui, Álvaro Barceló Sastre, Germán Baraibar, Antonio Romeu de Armas (Universidad Centraleko Katedratikoa), Jesús García Orcoyen (Sanidadeko Zuzendari Nagusia) Wolfgang Freiherr Von Welck (Alemaniako enbaxadorea).

leer más itzuli