Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-09-2015

Arma plazan herriko artisauen lanak erosteko aukera handitu da

Arma plazan herriko artisauen lanak erosteko aukera handitu da


Azken asteotan, ARMA PLAZAko Kultura eta Informazio gunean dagoen salmenta puntuan, zenbait artikulu berri jarri dira salgai, Hondarribiko kultura, ohiturak eta ondarea sustatzen jarraitzeko asmotan.eta bertako artisauen izena eta sinadura daramatenak. 2013.urteko udaberrian denda ireki zenetik, herriko hainbat artisauk bere produktuak erakutsi eta saltzeko aukera dute urtero milaka pertsonek bisitatzen duten eraikin honetan. Oraingo berritasunen artean, Javier Sagarzazuren San Pedro kaleko irudiarekin diruzorroa, 1913ko hondartzaren Udal Artxiboko irudiarekin diruzorroa, Lupe Amunarrizek eskuz egin eta margotutako imanak eta txantxangorriak, Hondarribian bizi den Esther Linaresen poltsa eta giltzariak, esku-pilotako giltzarriak, Muxote Potoloren katilu eta imanak… denetatik ikus daiteke ARMA PLAZAn, herritarren eta bisitarien aukeran. Salmenta hauetatik lortzen diren irabaziak, Arma Plaza Fundazioak dituen helburuekin jarraitzeko erabiliko dira, kultur ondarea sendotu eta jakinarazteko alegia.

leer más itzuli