Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015

HONDARRIBIA, BAIONA ETA IRUÑA TURISMOA ETA KULTURA HEDATZEKO ELKARLANEAN ARI DIRA

HONDARRIBIA, BAIONA ETA IRUÑA TURISMOA ETA KULTURA HEDATZEKO ELKARLANEAN ARI DIRA


Hondarribia etorkizuneko proiektu berri batean murgildu da. Iruñak zuzenduta eta Baionarekin batera, gotortutako ondarean oinarrituta produktu turistiko eta kulturala hedatzea da helburua. Kultura, turismoa eta harresitutako ondarea baloratzeko mugaz gaindiko lankidetzarako lan ildo sendo bat eratuko da. Proiektu hori Mugaz gaindiko Lankidetza Programan (POCTEFA 14 -20) aurkeztuko da, epea 2015eko azaroaren 10ean amaituko delarik. POCTEFA Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindikolankidetza programa da. Hautatua suertatzen bada, hiru hiri horietako bakoitzean egindako lanen gainean %65eko finantzaketa izango du. Beste zenbait proiekturen aldean, deialdi honek hiru arlotan jarriko du indarra:

Mugaz gaindiko estrategia diseinatu eta martxan jartzea, kalitateko kultur programa garatzeko eta hiru hiriek duten ondare historikoaren inguruan produktu turistikoa sortzeko; ondare nagusia harresitutako eremua izango da.

Proiektuaren helburua berrikuntza sozial eta teknologikoak bultzatzea da, eta hartarako hiru hiriek batera zenbait lan egingo dituzte, adibidez, esperimentazio eta arterako sormen zentroa sortuko da Ciudadelan (Iruñaren kasuan), herrietako zenbait erreferente kulturalen inguruan mugaz gaindiko hartu-emanak sustatuko dira (hiri bakoitzean eta gotortutako barrutian), merkatu turistikoak antzemango dira turismo kultural eta gastronomikoaren gaineko ekimenak garatzeari begira, eta gotortutako ondarearen kudeaketa integrala egingo da; eta hori guztia, dagokion teknologia erabiliz gure hiria eta mugaz gaindiko lurraldea kalitatezko gune gisa baloratua izan daitezen.

Proiektua berezia da merkatura bideratutako ekimena baita; asmoa bertako kultur industria, merkataritza sareak eta kalitatezko turismo iraunkorra hirietan bultzatzea da, eta hartarako, egindako bilera teknikoetan adierazi izan den bezala, balio berezia duten produktu turistikoetarako ekintzak sustatuko dira (operadoreak, merkatu turistikoak, azokak, ibilbide bereziak, produktu turistiko-gastronomikoak, etab.). Iruñako Udalaren lidergoarekin, Hondarribiak eta Baionak haien gotortutako ondarea hobetzen jarraituko dute, eta ondarea kalitatezko turismora egokituko dute. Proiektu honen bidez, gainera, hiru hirietako biztanleek ondare historiko material eta inmateriala ezagut dezaten sustatu nahi da, eta hartarako kultur egitarau zehatza garatu nahi da: ibilbide gastronomiko bereziak, eta hirietako kultur arloko pertsonak balioztatzea.

leer más itzuli