Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015

UDALBATZAK DATORREN URTERAKO TASA PUBLIKOAK IZOZTEA ONARTU ZUEN

UDALBATZAK DATORREN URTERAKO TASA PUBLIKOAK IZOZTEA ONARTU ZUEN


Gobernu Taldeak Etxetik Kaleratzeari buruz aurkeztutako mozio bat onartu zen, eta ezetsi egin zen STOP Deshaucios taldeak aurkeztutako beste bat. Urriko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen, batetik Zerbitzu Publikoak Eskaini edo Jarduera Administratiboak Burutzeagatik ordaindu beharreko Tasak arautzen dituen Ordenantzan hiru aldaketa egitea Udal Euskaltegiari dagokionez, eta bestetik Udalaren bost argitalpeni prezioak finkatzea. Horrek berarekin dakar gainerako udal tasak izoztea 2016 urterako. Txomin Sagarzazu Alkateak zera nabarmendu zuen: “nahiz ea krisitik ateratzen ari garela esaten den, familien eguneroko martxan ez da nabaritzen. Horri gehitzen badiogu Udalaren egoera ekonomikoa, egoera ona, esan genezake, ingresatu duguna dena baino gehiago gastatu ez izanari esker, une honetan tasak ez igotzeko moduan gaude, nahiz eta badakigun horrek kostuak eragingo dizkigula. Bigarren urtez ez ditugu tasak handituko” esan du Sagarzazuk. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten. Gai Zerrendako beste puntu batean 1.474.500 euroko aurtengo bigarren kreditu aldaketa onartu zen, nagusiki Zuloaga Etxeko obrarako, kanpotik egokitzeko eta eraikinak izango dituen altzariak ordaintzeko besteak beste. 

Alderdi guztiek onartu zuten proposamena. STOP Deshaucios plataformaren mozioak Punturik eztabaidatu eta gatazkatsuena STOP Deshaucios plataformak aurkeztutako mozio bat izan zen; taldeak dekalogo bat aurkeztu zuen, eta horietako puntu bat “Hondarribia Kaleratzerik Gabeko Herria” deklaratzea da. Txomin Sagarzazu Alkateak zera adierazi zuen: “nahiz eta ados gauden mozioko puntu askorekin, Udalak ezin ditu legez kanpoko kontzeptuak onetsi. 

Hori dela-eta beste mozio bat dakargu bozkatzeko”. STOP Deshaucios taldearen mozioa ezetsi egin zen EAJ taldearen aurkako botoarekin eta gainerako taldeen aldeko botoarekin. Aldiz, EAJ taldearen mozioa onartu egin zen Abotsanitz, EH Bildu, PSEE-EE eta PP taldeen aurkako botoekin. Abotsanitz taldeak Gobernu Taldeari leporatu zion “ez dela ausarta izan, ez baitu STOP Desahucios taldearen mozioa onartu. Ez da egokia kanpainan herriarekin gaudela esan eta gero ez onartzea gure ustez erraz onar litekeen zerbait”.

EH Bilduk adierazi zuen “zapuztuta gaude, bai Gobernu Taldearen jokamoldeengatik eta bai onartu zen mozioaren edukiagatik. Guztiok modu positiboan egin dugu lan STOP Deshaucios-en alde, eta gaur gertatu dena ez da bidezkoa”. PSEE-EE taldeak, ildo berean, zioen “STOP Deshaucios plataformak jarraibide eta filosofia bat ezartzen zituela, eta onartzen ari garena ez dator bat gure taldearen iritziarekin. Hurbilago egon behar da hiritarrarengandik”. PP taldeak zera esan zuen: “plataformaren planteamendua oso onargarria da, eta STOP Deashucios baino lehen egindako bileretan eskaini nien babesa ematen jarraitu nahi dut”. Azkenik, bertaratu ziren guztiek mailegu-emaile pribatuen jokaera gaitzestearen aldeko mozioa aurkeztu zuten, eta era berean hiritarrei kontuz ibiltzeko eskatu zieten. Mozio denak www.hondarribia.eus gunean irakur daitezke.


leer más itzuli