Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015

NEGUKO JARDUNALDIETAN EUSKARARAREKIN LOTURIKO EKITALDI UGARI AZAROA ETA ABENDUAN

NEGUKO JARDUNALDIETAN EUSKARARAREKIN LOTURIKO EKITALDI UGARI AZAROA ETA ABENDUAN


Beste urte batez, Neguko Jardunaldiak antolatu dira Hondarribian Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik. Aurkezpena gaur egin da Udaletxean, eta han izan da Arantxa Berrotaran, Euskarako zinegotzia. “Helburu nagusia hondarribiarrek aisialdian euskara erabiltzea da. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren urteko planaren barnean kokatzen dira Neguko Jardunaldiak eta datorren astetik hasita, hainbat ekitaldi izango ditugu Hondarribian. Hartzaile bezala, haurrak, haur eta gazte, helduak, euskaraz egiteko jarioa dutenak, euskaraz ikasten ari direnak… hau da, hartzaileak era askotakoak dira” dio Berrotaranek. Hainbat jarduera daude eta azpimarratzekoak direnak, ‘Mintzodromoa’, euskarazko antzerki edota sari banaketak adibidez: Txiste Grafikoen erakusketa azaroaren 11tik 23ra ARMA PLAZAko Interpretazio Gunean, ‘Erdi Bana’ antzerkia Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartzarekin azaroaren 14an Itsas Etxea Auditoriumean, Kalean Kantuz eta bazkari herrikoia azaroaren 22an alde batetik. ‘Azken eguzkilorea’ haurrentzako antzerkia 27an Amute Auzo Elkartean, Bertso afaria 28an Itsas Lur Elkartean, Euskararen Nazioarteko eguna abenduaren 3an, Mintzodromoa antolatuko da Itsas Etxea Auditoriumean, eta azkenik, Euskal Liburu eta Diska Azoka abenduaren 9tik 13ra.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli