Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015

HASI DA IKAS JOLAS PROGRAMA SOROETA ETA MENDELUN

HASI DA IKAS JOLAS PROGRAMA SOROETA ETA MENDELUN


Aurten ere, Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzutik, Ikas Jolas programak abian jarriko dira, Soroetan eta Mendelu auzoan. Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagunea da, alde batetik, haurrak eskolako lanak burutzeko prestatuta dagoen ikasgela eta bestetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak eskainiz, ondo pasatzeko eta entretenitzeko helburuarekin. Soroetan programa astelehenetan burutuko da Soroetako eskolan, 16:45etik 19:30etara eta Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Hasiera data urriaren 19an izango da. Mendelun aldiz, asteartetan burutuko da auzoko Eguzki lokalean, 16:45etatik 19:30etara, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Hasiera data urriaren 20an izango da. Proiektu honetan interesaturik daudenek bertan izen-emate orria bete beharko dute. Argibide gehiago behar izanez gero, Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura deitu 943 11 40 00 telefonora.

leer más itzuli