Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015

UDALAK ZAHARBERRITU EGINGO DITU SAN JUAN DE DIOS ETA JAVIER UGARTE ESKULTURAK

UDALAK ZAHARBERRITU EGINGO DITU SAN JUAN DE DIOS ETA JAVIER UGARTE ESKULTURAK


Udalak zaharberritu egingo ditu San Juan de Dios eta Javier Ugarte eskulturak. Hiriko ondarearen zati diren bi artelanak zenbait gunetan hondatuta daude, artesiak baitituzte, eta gainera zikin daude, ondorioz aste honetan zahar-berritze lanak egingo ditu Artemis Restauración enpresak; aurrekontua, 15.160 gehi dagokion BEZa izango da, eta hilabeteko epea ezarri da lan horretarako. San Juan de Dios eskulturari dagokionez -esan du Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkateak- gaur egun estatua zikin dago eta zenbait gunetan zarakar hori iluna du, materialak berak dituen osagaiek isuritako produktuek eragina. 

Era berean nabarmenak dira eraso biologikoak, adibidez likenek eta itsas-belarrek eraginak. Eremu batzuetan herdoiltzen eta hedatzen joan dira, eta horrek eragin du materialean artesiak sortzea eta zati batzuk puskatzea, ondorioz alor askotan jatorrizko bolumena galdu egin da. Artesiak konponduko dira eta ahal den neurrian bolumen galerak leheneratuko dira, herdoildutako burdinazko hagatxoak garbitu ondoren. Azkenik multzoa babestuko da soluzio hidrofugoa emanez, ahal den heinean klimatologiaren gorabeheretatik babesteko. Eskultura José Díaz Bueno eskultorearena da, eta 1947ko apirilaren 12an inauguratu zen. Eskultura honi buruz hitzaldia eta bisita gidatua izango dira azaroaren 5ean eta 7an ARMA PLAZA Fundazioak sustatutako “Zure Hiria Ezagutu" ekimenaren barruan, eta hizlari eta gidaria José Manuel Susperregi izango da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea Euskal Herriko unibertsitatea dela-medio, argazkilaria, eta ‘Hondarribiko Monumentuak, XX. Mendeko kronika’ liburuaren egilea -besteak beste-). Zikinkeria Javier Ugarteren eskulturan “Bigarren multzoan, Javier Ugarteren eskulturan, zikinkeria handia dago marmol zuriz egindako monumentuan, hain zuzen ere agerien dauden eremuetan” jarraitu du esanez Sagarzazu Alkateak. “Gainera azaleran eragile biologiko ugari ditu. Pertsonaiaren aurpegian modelatua falta da, segur aski ekintza bandaliko baten eraginez”. Lehenengo lana eskulturaren azalera produktu biozida batekin bustitzea izango da, eta gero itxoin egin beharko da, eragin arte. 

Gero garbitu egingo da ura eta tentsoaktibo neutroak erabiliz, eta tarteka sistema naturalak erabiliko dira, eskuilak eta bisturiak, adibidez. Hondatutako eremua leheneratuko da, lehengo forma eta kolorea emanez eta material artifizialak (marmol hautsa) erabiliz. Lana José Díaz Buenorena da, eta 1926an inauguratu zen. Javier Ugarte Hondarribiko adopzio-semea da, 1907ko uztailaren 6an egindako udal bilkuran hala adostuta. Barzelonan jaio zen eta Madrilen bizi da. Abokatua eta politikari ospetsua izan zen. Hondarribira maiz etortzen zen uda pasatzera, eta egoki kudeatu zituen Hiriko zenbait gai, besteak beste Kai Berriko obrak, Puntaleko zabaltze lanak, eta arlo sozialeko zenbait gai.

leer más itzuli