Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2015
HONDARRIBIKO UDALAREN ADIERAZPENA, JORGE ECEIZAREN ISTRIPUAREN GAINEAN
Hondarribiko Udala atsekabetuta dago Jorge Eceiza Chapela arrantzalearen heriotzagatik, eta familia, adiskide, lankide eta itsas mundu osoari doluminak ematen dizkie. Gizarte osoari egiten diogu dei, bai enpresa munduari eta bai langileei, guztion artean lan istripuak deuseztatzeko, eta hartarako laneko osasun eta segurtasun kanpainak egin eta lan arriskuak prebenitzeko arauak bete daitezen. Sinatua: EAJ, ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP.