Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2016

DATORREN ASTEAN ANTZERKI TAILERRAREN EDIZIO BERRIA HASIKO DA

DATORREN ASTEAN ANTZERKI TAILERRAREN EDIZIO BERRIA HASIKO DA


Asteazkenetan izango da, 19:15etik 21:15era, eta izena BAZean eman behar da 2016. urtea antzerkiarekin hasiko da Hondarribian. Iaz hasi zen ekimenari jarraiki aurten ere antzerki tailerra izango dugu. Aurkezpena gaur egin da Udaletxean eta han izan dira Kalixa Silanes Kulturako zinegotzia eta Eduardo Galarza, proiektuaren zuzendaria. “Ekimen hau sortu zen zenbait hondarribiarrek antzerkiaren inguruan zerbait antolatu beharra zegoela ikusi zutelako. Udalarekin harremanetan jarri ziren, eta dena martxan jarri zen iaz. Oso emaitza egokiak izan ditu eta aurten beraiekin laguntzaile lanetan jarraituko du Udalak, asko eskertzen dugularik egiten duten lana” dio Silanesek. Eduardo Galarzak esan duenez, “hirugarren hiru hilekoa dugu oraingoa, eta oso emaitza onak eman ditu orain artean. Aurkezpena astelehena urtarrilaren 11n izango da 19:15etan, baina tailerra asteazkenetan izango da, 19:15etik 21:15etara, Kultur Etxean. Izena emateko epea irekita dago Udaleko BAZean, udala@hondarribia.eus gunean. Hiru hilabeteen kostua 30 eurokoa da". "Tailerra jende mota guztiei zuzendua izatea nahi dugu, 13 urteko gazte bat badugu, baita 70 urtekoa ere. Iazko esperientzia ikusita, aurten emozioak landu nahi ditugu. Oso esperientzia positiboa da parte hartzen dutenentzat, horren adibide da iazkoek jarraitzen dutela. Halere deialdia luzatu nahi dugu hiritarrari, gurekin antzerkia egitera etortzeko. Asko ikasiko dute, ez bakarrik antzerkiaz, baita jendaurrean egoteko beldurra dutenek hura gainditzeko, terapeutiko aldetik gauza oso positiboak eskaintzen dizkigu eta antzerkiak”.

leer más itzuli