Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-01-2016

EAJ, PSE-EE ZEIN PP AURREKONTUAREN ALDE, EH BILDUREN ABSTENTZIOA ETA ABOTSANITZ-EN AURKAKO BOZKA

EAJ, PSE-EE ZEIN PP AURREKONTUAREN ALDE, EH BILDUREN ABSTENTZIOA ETA ABOTSANITZ-EN AURKAKO BOZKA


Bost ordu pasatxoko Osoko Bilkuraren ostean, Udalak 18.624.442 euroko aurrekontua izango du datorren urtean, aurtengo baino % 5’98 gehiago. Alde bozkatu dute EAJ, PSE-EE eta PP-k, abstentzioa EH Bilduk eta aurkako bozka ABOTSANITZ-ek. 63 emendakin aurkeztu dira, zeinetatik PSE-EEren bost onartu diren (126.500 euro), ABOTSANITZ-en hiru ( 23.000 euro) eta beste hainbat EH Bildurenak (19.500 euro). PP-k aurkeztutako bi emendakinak erretiratu egin dira Gobernu Taldeak urtean zehar onartzeko proposamena luzatu ondoren. Zenbait emendakin alderdien artean onartu dira, antzekoak baitziren izatez. “18’6 milioi euroko aurrekontua onartu dugu, jakinik kontu ekonomikoak egoera onean ditugula, ez dugula mailegurik, eta diru-zaintzan Hondarribiarentzat garrantzizkoak diren inbertsioak egiteko moduko gerakinak ditugula” esan du Txomin Sagarzazuk Hondarribiko Alkateak, aurretik 2019 arteko Legealdi Plana azaldu ondoren. “Gastu arrunta gure sarreren araberakoa da, ez dugu daukaguna baina gehiago gastatzen eta egungo ekonomiaren egoera ikusita, Hondarribiko Udalak inbertsioa egin dezake zorpetu gabe. 2016. urtea aurrekontu berri batekin hasiko dugu, hiriari oso beharrezkoa den egonkortasuna eskainiaz”. “Hondarribiko zerbitzu eta hiri kalitatea bermatu nahi dugu, gure hiria erakargarria eta segurua izan dadin, bizitza daukana eta kultur, kirol, hezkuntza eta alor sozialeko ekintzez betea, bere irudia hedatuz aurrerantzean ere ekonomi arloan eusten jarraitzeko”. Inbertsio nagusienen artean Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleen berriritartzea, San Gabriel egoitzarako sarbidea, Iturri Berriko biribilgunea, hobekuntzak Goikoerrota edota Saindua Gaztelekuan, eta Faroko errepidean ere. Urtarrilean hasiko gara departamentu bakotzeko aurrekontua azaltzen” dio Sagarzazuk. ABOTSANITZ-ek aurka bozkatu du. “Gobernu Taldearen hitzak eta formak politak izan dira, baina hitzetik ekintzetara bidea badago, eta ikusiko dugu datozen urteetan zein bide jarraitzen den. Emendakin gutxi onartu dira, batzuek beste alderdiekin batera eta beste asko ez dira onartu”. EH Bildu-k balorazio orokor “nahiko baikorra” egin du. “Udal Taldearen aurrekontua orokorrean ez dugu partitzen, baina elkarrizketarako jarrera eta bitartekoak jartzeko jarrera ona dago. Poztekoa da guk aurkeztutako zuzenketak onartua izatea ia ahobetetz, herriarentzat onak direlakoan. Bide onean goaz eta sakondu behar dugu, elkarrizketa eta partehartze bidean urratsak ematen ari direlako ikusten dugulako”. PSE-EE alderdiak esan duenez, “Aurrekontua sartu baina osatuago atera da, batez ere oposizioko alderdien aportazioekin. Guk arima soziala eman nahi izan diogu jasotako proposamenari”. PP-ren ustetan, “Legealdia ongi hasi da. Aurrekontuaren alde egin dugu ongi lan egin delako eta alderdi guztien lankidetza ona delako. Halere, denok lan asko dugu oraindik”.

leer más itzuli