Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2016

KARROZA ONENA AMUTE-KOSTAKOA ETA KONPARTSA ONENA LA 3 INAUTERIETAN

KARROZA ONENA AMUTE-KOSTAKOA ETA KONPARTSA ONENA LA 3 INAUTERIETAN


Udaletxeko Areto Nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Turismo departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu da 19.30ean. Bertan izan dira Maria Serranoa eta Goio Uriarte Kultura zein Turismoko zinegotzia eta teknikaria, eta nola ez partehartzaileen ordezkaritza zabal bat. 2016ko karroza lehiaketan lehen saria Amute-Kostak irabazi du, bigarren Carlos Zapiain Dantza Eskola eta hirugarren La 3 geratu da.. Konpartsa lehiaketan, lehen saria La 3-ena izan da, bigarrena Kuki Dantza Eskola eta hirugarren Pilar Peña Dantza Eskola sailkatu da. A konpartsen saria Guillermo Sodupek, B konpartsena hutsik geratu da eta C konpartsena Ondare Kultur Elkarteak. Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena Santiagoko Debruak-ek irabazi du. Kartel Lehiaketan, eta Inauteri zein Gabonetako Erakusleiho Lehiaketetan irabazi dutenak ere ekitaldian izan dira.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli