Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2016

‘HARD DAY, HARP NIGHT’ IZANGO DA 2016KO HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL JAIALDIAREN IRUDIA

‘HARD DAY, HARP NIGHT’ IZANGO DA 2016KO HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL JAIALDIAREN IRUDIA


2016ko Hondarribia Blues Festival Jaialdiak badu irudia: ‘Hard day, harp nigth’, Sergio Pérez Berasategi irundar diseinatzaile grafikoarena, izan da hautatu den kartela aurkeztu diren 43 kartelen artean (lehenengo urtea da kartela egiteko lehiaketa egiten dena). Aurkezpena gaur egin da Udalean, eta bertan egilea bera, María Serrano Turismo Zinegotzia, eta Carlos eta Fernando Malles Jaialdiaren arduradunak izan dira. “Lehenengo aldia da lehiaketa publikorako deia egin duguna kartela hautatzeko, eta erantzuna oso ona izan da”. esan du María Serranok. “43 lan, lehenengo aldia izateko oso ondo dago; oso maila tekniko handia izan da, eta oso pozik gaude hartutako erabakiarekin”. Garaileak, Sergio Pérez Berasategik, zera esan du: “oso pozik nago, izan ere urtero etortzen naiz Blues Festival jaialdira, eta pozgarria da nire kartela aurtengo irudia izatea. Zoragarria. 50. Hamarkadako karteletan oinarritu nintzen, eta blues-aren mundua aztertuz ikusi nuen garai hartan armonikarako mikrofono mota berezi bat zegoela, “harp” izenekoa, eta hala izen hori eman nion kartelari. Koloreek ere 50. Hamarkadako ukitua dute, beltza kendu dut eta urdin ilunari eta laranja koloreei eman diet nagusitasuna. Oso ikusgarria da” Carlos Malles Festival-aren zuzendariak zera esan du: Aurtengo irudia izango da, eta une honetatik martxan jartzen dugu marketing-a, izan ere Sergioren lana kartel, kamisetea eta formato mota guztietan joango da. Asko gustatu zaigu irudi berria, oso ondo islatzen du Blues-aren gainean dugun irudia; kartela hautatzeko lehiaketa antolatzea oso ideia ona izan zen”. Emaimahaia hau izan zen: Joseba Agirre Ediciones Imposible enpresako zuzendari artistikoa, Carlos Malles, Fernando Malles, eat María Serrano eta Kalixa Silanes zinegotziak.

leer más itzuli