Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2016

ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEKO BIZIGUNE PROGRAMA MARTXAN DA

ETXEBIZITZA HUTSAK ALOKATZEKO BIZIGUNE PROGRAMA MARTXAN DA


Hondarribia Euskal Herriko lehen hiria da BIZIGUNE programan laguntza ekonomikoa gehituz parte hartzen duena Hondarribiko Udalak eta Alokabidek (Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, babestutako alokairua kudeatzen duena) hitzarmen bat sinatu dute, bi erakundeen artean Hondarribian hutsak dauden etxebizitzak mugiarazteko eta alokatu daitezen. BIZIGUNE programaren bidez, 650 euroko kopururarteko laguntzak jasoko dituzte proiektuan parte hartzen duten etxebizitzek. Udalak, BAZ zerbitzuaren bidez, bitartekari lanak egingo ditu, interesatuei eskabide inprimakiak banatuz eta Alokabidera eramanez; hala, eskaeragileei nahiz jabeei kudeaketa lanak erraztuko zaizkie. Udalak bat egin du BIZIGUNE programarekin, udalerri bakoitzean beharrizan egoeran dauden pertsonen esku etxebizitza hutsak jartzeko (baldintzetako bat 21.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea da). Ekimen honetan badago beste laguntza bat, 2.000 euro bitartekoa, jabeek etxebizitzetan obra txikiak egin ditzaten Eusko Jaurlaritzaren esku jarri baino lehen. Gainera, parte hartzen duten etxebizitzek Ondasun Higiezinen Zergan %50-eko hobaria izango dute. BIZIGUNE programak ordain ekonomiko bat emango dio etxebizitzaren titularrari; hartarako, bere bizitza programa horretarako lagako du, alokairu kontratua sinatuz. Kanona hau izango da: merkatuko bataz besteko prezioa kontuan hartuta, errentaren %65, gehienez 450 euro. Horri Udalak beste 200 euro gehituko dizkio. Alokabidek izango du prezioa finkatzeko eta prozesu osoa kudeatzeko ardura. Udalak azken urteotan Muliaten 195 etxebizitza babestu sustatu ditu, horietatik 25 alokairu sozialekoak, eta aurten beste 65 zozketatu eta eraikitzen hasiko dira, horietatik 33 alokairukoak, Orain, Udalak 200 jarriko ditu alokairu programa honetan sartzen den etxebizitzako eta hileko, BIZIGUNE programan sartzen diren etxebizitzetarako, Alokabidek jartzen dituen gehienezko 450 euroei batu ahal izateko.

leer más itzuli