Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016

MARTXOAK 8 DELA ETA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

MARTXOAK 8 DELA ETA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA


Hondarribiko Udala osatzen duten EAJ, ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP-k, honakoa adostu dute: Martxoaren 8a dela eta, ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’, EUDELeko Batzorde Eragileak berretsitako Adierazpen Instituzionalarekin bat egiten du Hondarribiko Udalak. Aurten da Toki Bizitzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Europako Gutunaren 10. urteurrena. Aldi berean gertatu da EUDELen lehendakaritza Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Berdintasun Batzordean. Testuinguru honetan, martxoaren 8a ospatzea oso une egokian dator Euskadiko udalek berdintasuna inplementatzeko konpromisoa berrindartu dezaten eta, xede horri begira, europar mailako berdintasunerako Gutunari bultzada berria eman diezaioten. Aurten gure herrian bereziki landuko diren ekimenen artean genero-indarkeriaren aurkako protokoloa lantzea eta herriko emakumeen historia ikertu eta ezagutarazteko ikerketa-beka abian jartzea nabarmendu nahi ditu Hondarribiko Udalak.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli