Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016

GIZARTE ZERBITZUETARAKO UDAL AURREKONTUA %9 IGO DA AURTEN

GIZARTE ZERBITZUETARAKO UDAL AURREKONTUA %9 IGO DA AURTEN


Gizarte Zerbitzuen Departamentuak 1.349.859 euroko aurrekontua du 2016 urterako, iaz baino %9 gehiago. Hala eman du gaur aditzera Gizarte Zerbitzuen zinegotzia den Arantxa Berrotaranek prentsaurrekoan. Zinegotziak argi utzi du “Udalarentzat Gizarte Zerbitzuak lehentasuna direla, eta jarri diren partidak orain arteko datuak haintzat hartuta jarri direla, eta urtean zehar gehiago behar izanez gero, behar den kopurua jarriko dela. Udaleko aurrekontu osoaren %8’78 dira Gizarte Zerbitzuak”. 2016ko aurrekontu osotik 281.579euro udal langileen soldatetarako dira, 411.635 euro Etxez Etxeko Laguntza eta Kalez kale programetarako, dirulaguntza eta jardueretarako 367.150€, beste 180.848 euro kooperaziorako, 99.627 Kasino Zaharra jubilatuen egoitzarako. Partida nagusi hauen xehetasun gehiagorako, web orrian begiratu informazio osoa. Berrotaranek azaldu duenez, “esan dezakegu Etxez Etxeko laguntza zerbitzuan ez daukagula itxaron zerrendarik eta 61 etxebizitzetara heltzen dela, DYA-rekin batera daramagun Kalez Kale zerbitzuan aldiz 7 erabiltzaile dauzkagula. Horretaz gain, gizarte bazterkeria ekiditeko 125.000 euro daudela eta 209 pertsonek jasotzen dutela laguntza. Azkenik, familientzako transferentzien atalean, beste 140.000 euro daude eta 14 familia erabiltzaile”. “Aipatzeko modukoa da ere, eguneko zentroetan pertsona bat daukagula itxaron zerrendan, egoitzetarako 9 pertsona, Tele Asistentzia 175 etxebizitzetara heltzen dela, edota Caritas Hondarribia 120 familietara heltzen dela. Hori hala izanda, aurten Caritas-i emandako laguntza 10.000tik 16.000 eurora igo dugu” gehitu du Berrotaranek.

leer más itzuli