Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016

LIDIA YARZA, ION AREITIO, UNAI EMERY ETA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA SARITUAK II. OLAZABAL SARIETAN

LIDIA YARZA, ION AREITIO, UNAI EMERY ETA HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA SARITUAK II. OLAZABAL SARIETAN


Ordu t’erdi iraun duen ekitaldi goxo batean, Itsas Etxea Auditoriumean bigarren aldiz antolatu diren Txema Olazabal kirol sarietan Ion Areitio, Lidia Yarza, Unai Emery eta Hondarribia Arraun Elkartea omendu dira. Hortaz gain, Hondarribiko 84 kirolariri ezagupen publikoa egin zaie. Udalak antolatutako bigarren ekitaldia Itsas Etxea Auditoriumean ospatu da eta Ainara Elizondo hondarribiarrak aurkeztu du; Txomin Sagarzazu Alkateak, Txema Olazabal txapeldun handiak eta Iñaki de Mujika epaimahaiko kideak hitz egin dute. Txomin Sagarzazu Alkateak eskerrak eman dizkie “etorritako guztiei, kirolean publikoki eta isilpean lan egiten duten guztiei, eta nola ez, Txema Olazabali. Bere adibidea oso egokia da gaur aurrean ditugun guztiontzat. Kirolaren alde guztiak ezagututakoa, gogor saiatzea, eginahalak egitea eta norbere buruari eta besteri zor zaien errespetua oinarritzat hartuta”. Bat baina gehiago hunkitu du Txema Olazabalek “bere herriari eta herritarrei eskerrak” eman dizkienean, eta ohorea berea zela esan duenean. “Munduan zehar toki askotan ibili naiz eta ez dut Hondarribia bezalako tokirik topatu, denetatik dauka eta batez ere, bere jendea eta kirolari kopurua. Gazte eta kirolariak zarete, saiatu gogor kirolean, baita ikasketetan ere, eta ikasi nola irabazi eta nola galtzen den. Kirola mundu polita da, baita gogorra ere, eta zenbat eta prestatuago egon, hobe zuentzat”. Iñaki de Mujikak ere hitz goxoak izan ditu. “Kirolari guztien atzean pertsona bat dago, hala ikasi dut urte guztiotan. Segi kirola egiten, baina ez ahaztu denaren gainetik pertsonak zaretela” esan die bildutako kirolari guztiei. Datorren ekitaldia, 2018an izango da, eta bertan 2016 eta 2017ko kirol lorpenak sarituko dira.

leer más itzuli