Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016

2’38 MILIOI EUROKO AURREOTUA DAUKA UDALTZAINGOA ETA HIRI SEGURTASUNAK

2’38 MILIOI EUROKO AURREOTUA DAUKA UDALTZAINGOA ETA HIRI SEGURTASUNAK


Hondarribiko Udaltzaingoak 2.385.032 euroko aurrekontua dauka aurtengo, iazko kopuruarekin oso antzeko zifretan dabilerarik. Udaltzaingoak eta hiritarren segurtasunak aurrekontu osoaren %12’8 suposatzen du. Partidaren zati garrantzitsuena langilegoa edo pertsonalaren alorrera doa (1.742.215 euro), instalakuntzen kontserbazioa eta eguneroko lanerako gailuen mantenimendua dira, hala nola, radarrak, TAOko makinak, pilonak, semaforoak, alkoholimetroak... Azken honetarako 124.300 euro bideratzen dira. Juan Mari Altuna Udaltzaingoko zinegotziak esan duenez, “aurten inbertsio nagusienak Udaltzaingoarentzat auto bat erostea izango da. Kontutan izan behar da goiz eta gau, urte osoan martxan dabiltzala, eta okerrerago egin aurretik aldatzen joan behar dira ibilgailuak” “Urte osoan lanean dabiltzan 21 udaltzainez gain, laster hasiko dira otazainak, batzuk Aste Santutik eta beste batzuk udarako. Denetara 20 kontratatuko dira TAO zerbitzuan. Hortaz gain, udarako udaltzainen beste 18 kontratazio egiten digutu, udako hilabeteei begira” dio Altunak. Informazio gehiagorako, www.hondarribia.eus kontsultatu. Bertan, departamentu guztietako aurrekontuak kontsulta daitezke, aurkezten joan ahala. 

leer más itzuli