Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2016

2016-2019RAKO AGINTALDI PLANA EGIN DU UDAL GOBERNU TALDEAK

2016-2019RAKO AGINTALDI PLANA EGIN DU UDAL GOBERNU TALDEAK


6 ardatza nagusi, 30 helburu eta 74 proiektu aipatzen dira datozen urteetarako Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak 2016-2019 urtetarako Agintaldi Plan bat egin du. Hala eman du aditzera gaur Txomin Sagarzazu Alkateak prentsaurrekoan. Legealdi Planarekin batera, 2016. urterako aurrekontuaren kopuru garrantzitsuenak azaldu ditu; datozen egunetan, zehatzago azalduko dira aurrekontuak departamentuka. “2016-2019 Legealdi Plana Gobernu taldeak Hondarribiaz duen ikuspegia gauzatzeko estrategiko jotzen dituen ildo nagusiak biltzen dituen dokumentua da. Horrela, legealdian garatu nahi den estrategia zehatza eta haren oinarrian dauden proiektu edo jarduera ildoak zehazten dira” dio Txomin Sagarzazu Alkateak. “Legealdi edo Agintaldi Plan honek gobernu taldearentzako eta erakundearen pertsonentzako kudeaketa tresna bat izan nahi du. Noski, urtero zuzendaritza politikoko eta Teknikoak haren jarraipena, kudeaketa eta ebaluazioa egingo du. Hala, kontrolerako tresna dela ere badakigu”. “Agintaldi Plan honetan 6 ardatz nagusi, 30 helburu eta 74 proiektu daude, horietatik 28 esanguratsuak direlarik. Udalaren Garapena, Elkartasunaren Garapena, Pertsonen Garapena, Garapen Ekonomiko Aktiboa, Hiriaren Garapena eta Zerbitzuen Garapen Iraunkorra dira ardatz nagusiak. Horiek garatzeko 30 helburu eta 74 proiektu azpimarratu ditugu”. Zenbait hilabeteetan Gobernu Taldean landu egin dugu egitasmoa. Udala osatzen duten gainontzeko alderdi politikoei aurkeztu diegu, baita udal langile eta heuren ordezkariei ere. Pasatako otsailaren 15ean Gobernu Batozrdean onartu zen gainera. Aste honetan euskaratik gaztelerara itzultzen ari gara eta datorren astean publiko egingo dugu. Gure helburua hiritarrekin partekatzea da bilera publikoetan” dio Sagarzazuk. 18’9 milioi 2016rako Sagarzazu Alkateak aurtengo aurrekontuaren kopuru nagusienak azpimarratu ditu. “18’9 milioi euro dira, horietatik 3.353.195 inbertsiotarako izatea nahi dugu eta beste 2.068.661 euro dirulaguntza izendunak dira, elkarte, klub edota Txingudiko Zerbitzuentzat besteak beste”. “Gastu arrunta gure sarreren araberakoa da, ez dugu daukaguna baina gehiago gastatzen eta egungo ekonomiaren egoera ikusita, Hondarribiko Udalak inbertsioa egin dezake zorpetu gabe, ez baitugu inolako zorrik ezta mailegurik ere. Inbertsio nagusienen artean, besteak beste, Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleen berriritartzea, San Gabriel egoitzarako sarbidea, Puntalean enpresa zentro berria, Iturri Berriko biribilgunea, hobekuntzak Goikoerrota Saindua Gaztelekuan edota Santiagotxo Elkartean… daude. Datozen egunetan, departamentu bakoitzeko zinegotzi arduradunak zehaztuko ditu bakoitzaren kopuru nagusienak.

leer más itzuli