Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-04-2016

APIRILAK 17AN “IRT ETIOPIA

APIRILAK 17AN “IRT ETIOPIA


RT Etiopia lasterketaren hirugarren ekitaldia apirilaren 17an izango da. Abay Etiopia GKEak antolatua da, eta lasterketaren ezaugarri nagusia proba aldi berean Euskadin, Espainian eta Etiopian egiten dela da. Hiru lasterketa egingo dira 5 kilometrotakoa (9:45ean), 10 kilometrotakoa (10:00etan) eta 2’5 kilometrokoa, familiei zuzenduta, 11:15ean. Hondarribiari dagokionez ibilbidea honakoa da: Kirol Kaitik atera, hondartzako aparkalekutik Itsaskari Baita/Club Náuticoraino joan, buelta bidegorritik erdigunerantz Hondartza Kiroldegitik pasatuta, Butroi Pasealekuraino iritsi, eta helmugara -Kirol Kaira- itzuli. Ibilbide horri bi buelta eman beharko zaizkio, baina hirugarren ekitaldi honetan, horrez gain, bost kilometroko beste lasterketa bat proposatuko da, ibilbiddeari buelta bakarra ematen diona 10:00etan izango da. Gainera, familien lasterketa ere izango da, 2,5 kilometroko ibilbidekoa, txikientzat eta ibilbide luzea egiteko asmoa ez duten helduentzat egokia. 11:15ean izango da. Izen-ematea www.kirolprobak.com web orriaren bidez egin behar da. Prezioei dagokienez, beherapena dago apirilaren 8a baino lehen izena ematen dutenentzat. Jasotzen den dirua bi proiektutarako erabiliko da: EBA proiektu, helduak, ume artzainak eta bere garaian eskolara joan ezin izan ziren pertsonak alfabetatzeko; eta Bioleta proiektua, neskei –ume nahiz gazte- zuzendutako laguntza, eskola utzi behar ez izateko (lana o edo anai-arreben hazkuntza dela-eta utzi behar izaten baitute).

leer más itzuli