Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-06-2016

IVAP-EKO HIRIGINTZAKO IKASTARO BATEKO 25 ARKITEKTOK HONDARRIBIA BISITATU ETA IKERTUKO DUTE

IVAP-EKO HIRIGINTZAKO IKASTARO BATEKO 25 ARKITEKTOK HONDARRIBIA BISITATU ETA IKERTUKO DUTE


Hondarribiak atzo 25 arkitektoren bisita jaso zuen atzo, IVAP-ek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak) antolatzen duen LHIEE-ren Hirigintza Ikastaroaren barnean (Lurralde eta Hiri Ikasketarako Euskal Eskola). ARMA PLAZAn harrera egin zieten Txomin Sagarzazu Alkateak, Ainara Arbizu Udal Arkitektoak eta Patxo de Leon Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra idazten ari den arkitektoak. Txomin Sagarzazu Alkatean esan duenez, “garrantzitsua da guretzat IVAP-etik Hirigintzako Ikastaroaren baitan, kurtsoaren amaierako proiektua egiteko Hondarribia aukeratu izana, gauza berriak eta kalitatezkoak aurkeztu diralako bai hirigintza-proiektuetan, bai planeamendu orokorrean, bai eta garapenekoan ere”. “Hirigintzako teknikariekin batera, hiriaren ezaugarriak, bultzada, sektoreek izandako eragina hirigintzan, eta orain zein etorkizunerako lurralde eta ingurumeneko ikuspegiak aztertu ahal izan dituzte” gehitu du Sagarzazuk. “Patxo de Leon HAPO-a idazten ari den arkitektoak bi orduz azaldu zien egitasmoa ARMA PLAZAn. Jarraian, Paradorea, Alde Zaharra eta Guadalupeko Gotorlekua bisitatu zituzten”.

leer más itzuli