Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2016

 JAIETAKO KARTEL ETA ARGAZKI LEHIAKETETAKO EPEA IREKITA DAGO UZTAILAK 18 ARTE

JAIETAKO KARTEL ETA ARGAZKI LEHIAKETETAKO EPEA IREKITA DAGO UZTAILAK 18 ARTE


Hondarribiko Udaleko Kultur Sailak 2016ko Jai Nagusie¬tako Kartel eta Argazki Lehiaketak antolatu ditu beste urte batez. Lanak BAZen entregatu behar dira uztailaren 18ko eguerdiko 13.30ak aurretik. Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela, 9.00etatik 13.30era. Kartelei dagokienez, erabiliko den teknika librea izango da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage, etab. Lanek derrigorrez jatorrizkoak eta ezagertuak izan beharko dute. Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa; neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan. Esan ere egileek ez dietela markorik jarriko, horretaz anto¬latzaileak arduratuko baitira. Lehiaketara aurkezten diren kartel guztietan honako lema hau agertuko da: "HONDARRIBIKO JAIAK 2016ko IRAILA". Irabazlearentzat 650,00 euroko saria egongo da, 300,00 bigarrenarentzat eta 200,00 hirugarrenarentzat. Argazki lehiaketa Argazkiei dagokienez, epeak berdinak dira, irabazlearentzat 500 euroko saria egongo da, 400€ bigarrenarentzat eta 300 € hirugarrenarentzat. Partaide bakoitzak lau argazki aurkez ditzazke, saritu edota argitaratu gabeak.

leer más itzuli