Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2016

HONDARRIBIART, HERRIKO ARGAZKIAK NAGUSI DIREN ALDIZKARI DIGITAL BERRIA

HONDARRIBIART, HERRIKO ARGAZKIAK NAGUSI DIREN ALDIZKARI DIGITAL BERRIA


Gaur aurkeztu da Udaletxean ‘HondarribiART’. Gure herriko argazkiak jasoten dituen aldizkari digital berria, argazkilari profesional eta afizionatuek egindakoak, Vladi Garcia argazkilariak koordinatu eta editatua. Garcia bera eta Maria Serrano Turismoko zinegotzia egon dira aurkezpenean. “Ideia Hondarribia beretik sortu zen’ dio Vladi Garcíak. “Hiriaren edertasunak asko erakartzen du eta argazkietarako gune ezin hobea da. Ikusi genuen argazki asko zeudela baina ez oso berrituak, eta hainbat argazkilarirekin hitzegin ondoren, askoren laguntza izan dut eta gainera bolondres moduan. Usted ut kalitatezko aldizkari digital bat lortu dugula eta Hondarribiak daukan ondare aberatsari aportazio on bat egin diogula”. María Serrano zinegotziak eskerrak eman dizkie “Vladi García eta proiektuan parte hartu duten argazkilari guztiei. Garrantzitsua da esatea bolondres moduan egin dutela kalitate handiko lan bat burutzeko. Urtean bi ale egingo dira eta gure asmoa, urria aldera erakusketa bat egitea da, ARMA PLAZAn ziuraski. Halere oraindik ez dugu data finkorik”. “Asmoa eta helburua argazkia eta argazkilariari balio gehiago ematea da, egun dauden gailuekin edonon kamerak ikus daitezkelako” esan du Garciak. “Gaur bertan Facebook sarean orrialde bat irekiko dugu (https://www.facebook.com/HondarribiART345/?ref=bookmarks) non edonork argazkiak igo ditzazkeen, beti ere Hondarribiarekin lotuta. Gero, guk aztertu eta datorren aldizkarirako aukeraketa bat egingo dugu”. Publikazio berria honako guneetan kontsulta daiteke: https://issuu.com/vladigarcia8/docs/numero_1_67a03fb18069f9/3?e=12119808/30000297 https://vimeo.com/168109051

leer más itzuli