Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2017

Hiritarrekin elkartuko da Gobernu Taldea datozen bost asteetan

Hiritarrekin elkartuko da Gobernu Taldea datozen bost asteetan


Datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, Mendelu auzoan izango da lehen hitzordua. Hiritar guztiei zabaldutako deialdi irekiak dira.

Gobernu Taldea Hondarribiko bizilagunekin bilduko da datozen asteetan. Abenduan onartu ziren 2017ko aurrekontuak aurkeztu eta bizilagunek izan ditzazketen iradokizunak jasotzea da helburu nagusiena. Hitzorduetara Txomin Sagarzazu Alkatea eta Gobernu Taldeko zinegotziak joango dira.

“Bost bilera egitea aurreikusi ditugu” esan du Maria Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak. “Argi utzi nahi dugu bilera guztiak irekiak direla, nahiz eta toki desberdinetan egin, edozein hiritar edo interesa duenak hurbil daiteke bilera hauetara. Lehena datorren astelehena urtarrilaren 30ean izango da, Mendelu auzoan. Hitzordua 19:00etan izango da”.

Otsailaren 6an Amute Auzo Elkartean izango da bilera, otsailaren 13an Alde Zaharreko Kultur Etxean, otsailaren 20an Portuan, Itsas Etxea Auditoriumean, eta azkenik, otsailaren 28an Alkartasuna Elkartean, baserritar edo landa eremuko bizilagunei zuzenduta gehienbat.

Lehen lau hitzorduak astelehenetan izango dira, eta azkena aldiz, otsailaren 28an asteartez, aurreko egunean Inauterietako lehiaketetako sari banaketa egingo baita. Bilera denak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

leer más itzuli