Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-02-2017

Arantxa Tapia sailburuarekin elkartu da Txomin Sagarzazu Alkatea

Arantxa Tapia sailburuarekin elkartu da Txomin Sagarzazu Alkatea


Hiriarentzat oso garrantzitsuak diren hainbat proiektutaz hitzegin zuten atzo arratsaldez Udaletxean egin zen bilkuran.

Txomin Sagarzazu Alkateak lan bilera egin zuen atzo Udalean Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburuarekin. Bileran, era berean, Juan Mari Altuna Alkateordea eta Zerbitzu eta Obren zinegotzia izan zen.

Bilerak balio izan du Sagarzazu Alkateak eta Tapia Sailburuordeak hitz egiteko Higer Itsasargirako errepideaz, Zubieta-Urdanibia etorkizuneko parkearen inguruan, Arrantzaleen Kofradiako sare-konpontzaileentzako lokalaz, eta Hondarribiko erdigunean dagoen Benta eremuaren etorkizuneko berrantolaketaz.

"Eskertu egiten dut Eusko Jaurlaritzak, eta Tapia Sailbuiruak zehazki, guretzat hain garrantzitsuak diren gaiez hitz egitera etortzeko izan duten jarrera. Udaletik bilera eskatu genuen, eta ekimena erakundeen arteko lan dinamikan txertatzen dugu” esan du Txomin Sagarzazuk.

Higer Itsasargira doan errepidearen mendi-hegala egonkortzeko lanei dagokienez, esan digute prest daudela Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren artean hitzarmen bat sinatzeko arazoari irtenbidea emateko, ahal den neurrian.  Izan ere, 2017rako Aurrekontu proposamenean hartarako partida berezi bat sartu dute”.

“Eusko Jaurlaritzak, gainera, esan du prest dagoela Arrantzaleen Kofradiaren aurrean sare-konpontzaileentzat eraikin bat egiteaz arduratzeko. Kofradiak egindako eskabidea da, eta Eusko Jaurlaritzak egingo du. Udalak lagundu egingo du beharrezkoak diren gauzetan. Berez, espero dugu 2017 urtean hastea obrak".

Alkateak, era berean, Tapia sailburuari Benta Zaharraren eremuak (behin aparkalekuaren arazoa moldatuta)  izango duen garapena azaldu zion. “Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du gure hasierako ideia; hartarako lehenik Donostia kaleko aparkalekua eratu beharko dugu eta proiektu horrek ekarriko duen aparkaleku galerari aurre egin behar diogu”.  Zentzu horretan, 2017 urteko aurrekontuetan partida bat gorde da Donostia kaleko aparkalekuaren bideragarritasunaren aurre-azterketa egiteko. 

leer más itzuli