Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013

San Pedro Kalea berriritartzeko lehen fasea abenduaren 20an amaituko da

San Pedro Kalea berriritartzeko lehen fasea abenduaren 20an amaituko da


Aurrera doaz Portuko San Pedro kalea esanguratsua berriritartzeko lanak, aurreikusitako epeak betez. Iraila erdian hasi ziren lanak, bi hilabete joan dira obra hasi zenetik, eta dagoenik ikusten dira kaleko bi aldeetan egin diren aldaketak. Gaur obra bisita bat egin da eta bertan egon da Aitor Kerejeta Alkatea, Juan Mari Altuna Alkateordea eta Iokin Berridi Urbycolan enpresako obra-burua. 

Aitor Kerejetaren hitzetan “kaleko zenbait zatieean lurra altxatua da, euri urak eta ur beltzak bereizteko beharrezko azpiegiturak jarriak dira, eta espaloia zenbait gunetan zolatzen hasiak gara. Azaroan eguraldi oso txarra izan dugu, eta hori ez da lagungarria, baina espero dugu epeak luzatu behar ez izatea, eta lehen fase hau abenduaren 20an amaitzea” esan du Kerejetak. “Zenbait guneetan obra amaitzen denean geratuko den lurra jartzen ari dira. Etxebizitzen aurrean zoru mota bat jarriko da, erdiko paseoan eta errepidean beste bat, eta zuhaitzen lerroan etxebizitzen aurreko berdina” esan du Kerejetak. 

“Udaletik uste dugu asmatu egingo dugula, aurretik frogak egin genituelako eta jende gehienak iritzi berdina zuelako” Kale osoan dauden zuhaitzen azterketa sakon eta luzea egin ondoren, kaleko 12 zuhaitzek egoera kaxkarra zutela aspalditik ikusi da, eta aldatu egin behar dira. 12 horiek aldatzeaz gain, beste 11 jarriko dira lehen historikoki zeuden tokietan, beraz 23 izango dira landatuko diren zuhaitza berriak. 

“Zuhaitzak pertsonak bezalakoak dira, bizitza amaitu egiten zaie. Gainera, gaixorik dagoen zuhaitzak ondokoak ere gaixotzen ditu, hori dela-eta 12 zuhaitz horiek aldatu egin behar ditugu” gehitu du Kerejetak. 

Hurrengo urratsa Gabonetako geldiunearen ondoren izango da, eta berriritartutako eremuetatik hasi eta San Pedro kaleko gainerako zatiak berriritartzea izango da, terrazen eremutik jarraituz, alegia.

leer más itzuli