Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013

Sarrerak Kutxabanken bidez eskura, abenduko beste hiru ikuskizunetarako

Sarrerak Kutxabanken bidez eskura, abenduko beste hiru ikuskizunetarako


Dagoenik martxan dago Kutxabanken bidez sarrerak erosteko sistema, Udalak antolatzen dituen zenbait ikuskizunetarako. Joan den astean lehen saiakera izan zen, “El nombre de la rosa” izeneko antzezpenarekin, eta ehun sarrera baino gehiago saldu ziren sistema horrekin; Udalak abendurako beste hiru ikuskizun prestatu ditu sarrerak era digital honetan saltzeko. 

Lehenbizikoa hilaren 6an izango da, ostirala, 20:00etan Itsas Etxean: “Las brujas de Zugarramurdi” filma (extra lanetan zenbait hondarribiarrek hartu zuten parte). Sarrera 4€tan salduko da. 

Bigarrena hilaren 15ean izango da, igandea, 19:00etan: ‘Eguberri Umama – Basque Christmas songs’ kontzertua. Sarrera 5€tan salduko da. 

Eta hirugarrena, abenduaren 30ean, astelehena, 18:00etan: ‘Doraemon eta Nobita Holms’ haurrentzako filma; sarrerak 3€tan egongo dira salgai. 

Udaletik erabaki da ARMA PLAZA eta Kirol Kaiko turismo bulegoan sarrerarik ez jartzea salgai. Internet bidezko palmenta indartu nahi da, eta era berean ikuskizunaren egun berean auditorioan erosteko aukera eskainiko da.

leer más itzuli