Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013

Babes ofizialeko 65 etxebizita gehiago egingo dira

Babes ofizialeko 65 etxebizita gehiago egingo dira


Visesak, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak Muliaten lankidetza hitzarmena aurkeztu dute gaur.
 
Hondarribian 65 babes ofizialeko etxebizitza egingo dira, Eusko Jaurlaritza eta Hondarribiko Udalaren artean egindako akordio baten ostean; etxebizitzak iaz entregatu zirenen ondoan dagoen orubean egingo dira. Lankidetza hitzarmen honen berri Mª Covadonga Solagurenek, Marcos Murok eta Aitor Kerejeta eman dute, hurrenez hurren Eusko Jaurlaritzako etxebizitza alorreko Sailburuordeak, VISESAko Zuzendari nagusiak (VISESA EJra atxikitako Sozietate Publikoa da), eta Hondarribiko Alkateak eman dute.   
 
“Eusko Jaurlaritzari eskerrak eman nahi dizkiot lankidetza honegatik” esan du Aitor Kerejeta Alkateak. “Asteazkenean dugun Plenoan onartu egingo da eta martxan hasiko da prozesu osoa”.
 
“Etxebizitzak VISESAk sustatuko ditu 3.782,15 m2ko lur-zati batean” esan du Covadonga Solagurenek, “gaur egun Udalaren lurretan babestutako etxebizitzak egitea ezinbestekoa da eta horretan diardugu lanean. Bestalde, Hondarribiko Udalak eraikuntza prozesua errazte aldera hobariak emango ditu Eraikuntza, Obra eta Instalazioen Udal Zergen kuotan, eta aldi berean  salbuespenak aplikatuko ditu eraikuntza eta obren lizentzien tasei dagokienez”.
 
“Horren truke Hondarribiak Babes Ofizialeko 32 etxebizitza izango ditu salgai, eta alokairu babestuko 33 etxebizitza; azken horietako 17 Alokabide sozietate publikoak kudeatuko ditu, eta gainerako 15ak Udalari emango zaizkio alokatzeko jar ditzan. Etxebizitza horien batez besteko azalera 70 m2 erabilgarrikoa izango da, eta 2 logela izango dituzte. Etxebizitza guztiek izango dituzte garajea eta trastetegia, eta sukalde ekipatua altzariekin eta elektrotresnekin. Gainera, VISESAk Udalari lokaletarako 1.100 m2 eraiki emango dizkio, nahitaez komunitate ekipamendurako lagatzeko, eta hiritartze lanak egingo ditu” gehitu du Kerejeta Alkateak.
 
Marcos Muro Visesako zuzendariak esan duenez, “etxebizitzak eskuratzeko baldintzak eta esleipen prozedurak babes ofizialeko etxebizitzen alorrean Autonomi Erkidegoak ezarritakoak izango dira: asteazkenean ospatuko den Osoko Bilkuran ezarriko dira errolda-urteak. Udalerriko esleipendunen zerrenda agortuz gero, eremu funtzionaleko eskaeragileei ere zabalduko zaie aukera”.  
 
“Lankidetza hitzarmena sinatu ondoren, babes publikoko 65 etxebizitzak eraikitzeko proiektua abian jartzeko izapideei ekingo zaie. Lur-zatia ia hiritartuta dago, bakarrik hiritartze lan osagarriak falta zaizkio, eta horiei etxebizitzak amaitu ondoren ekingo zaie. Aurreikuspenen arabera, etxebizitzak 2015 urtean zehar hasiko dira eraikitzen” amaitu du Murok.

leer más itzuli