Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 03-04-2017

Udalak atsekabez hartu du Damaso Uranga apaizaren heriotza

Udalak atsekabez hartu du Damaso Uranga apaizaren heriotza


Gaur goizeko lehen orduan zendu da 1966. urteaz geroztik Hondarribian aritu den apaiza.

Hondarribiko Udalak atsekabez hartu du Damaso Uranga Odriozola apaiz jaunaren heriotza. Gaur goizeko lehen orduan zendu da 77 urterekin, azken 50 urteetan Hondarribian apaiz izandakoa. Era berean Udalak doluminak adierazten dizkie senide eta lagunei, eta eskertu egiten du urte horietan guztietan Hondarribiaren eta hondarribiarren alde egin duen lana.

Azpeitian jaioa, Erroman Filosofia ikasketak egin zituen eta Valentzian Filosofia eta Letrak jorratu, 1966. urteaz geroztik Hondarribian aritu da Uranga.

Hondarribiko Udalak 2015eko Urrezko Intsignia eman zion “orduan apaizgintzan urrezko ezteiak betetzen zituelako, eta urtetan ekarpena egin dielako ehundaka hondarribiarren balioei, eta era berean laguntza hurbila eskaini gure hiriko hainbat gazteren heziketari eta garapen osoari Ama Guadalupekoa ikastetxeko irakasle, zuzendari eta titular gisa”.

Gaur eta bihar gorpua Bidasoako Tanatorioan egongo da. Astelehenean, 9:30etik 11:30era Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariako Parrokiko ateak irekiko dira hiritarrek azken agurra eman diezaioten. Jarraian lurra emango zaio eta arratsaldeko 19:00etan izango dira hileta elizkizunak Parrokian bertan.

leer más itzuli