Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2017

Erdi Aroko Azoka ekainaren 10 eta 11

Erdi Aroko Azoka ekainaren 10 eta 11


Artisautza, erakusketariak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak, erakusketak. Hondarribiko Erdi Aroko Azoka hiria, alde zaharra eta bertako etxe eta jauregiak bisitatu eta hiriaz gozatzeko beste eragingarri bat da. Eskaintza oso-osoaz handi nahiz txikiek gozatuko ahal izango dute bertan sortzen den giro paregabean.

Gure hiria merkataritza-gune garrantzitsua izan zen Erdi Aroan. Merkataritzari esker artisau eta merkatarien komunitate dinamikoan bilakatu zen Hondarribia.

Arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak... gure Erdi Aroko herrigunean izango dira, garai hartako artisauen jakinduriaz eta trebetasunaz goza dezagun.

Merkatuko giroa ekarriko dute Hondarribira saltokariek, titiriteroek, malabaristek eta juglareek, eta, garai hartan bezala, kultura kristaua, judutarra eta arabiarra uztartuko dira.

leer más itzuli