Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 06-06-2017

Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolaren egoeraren inguruan.

Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolaren egoeraren inguruan.


Udaleko Gobernu Taldeak oharra prestatu du Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak bizi duen egungo egoeraren inguruan.

Hondarribiko Musika Eskola 1992an sortutako kultur elkartea da, 1998. Urtean Udalak interes orokorrekoa izendatua, eta Hondarribian arautu gabeko musika ikasketak eskaintzeko helburuarekin sortua. Elkartea 23 irakaslek osatzen dute, horietatik 10 bazkideak eta bi administrari.

Udalak oso balorazio positiboa egiten du 25 urte hauetan pedagogia, musika eta gizarte aldetik egindako aportazioagatik, eta Udalarekin izandako lankidetza hurbilagatik. Gobernu Taldeak gainera, garatu den eredua egokia dela uste du hiritarrari aipatutako musika-formakuntza eskainteko, eta hala jarraitzearen aldeko apustua egiten du.

2016ko azaroan bazkide batzuek Elkarteak arazo ekonomikoak zituela adierazi zioteni. Ondoren, abenduan, barne-hauteskundeen ondoren sortutako zuzendaritza talde berria berriz Udalarekin bildu zen proiektuarekin aurrera egiteko konpromezua azalduz.

Udalak bere aldetik auditoretza ekonomikoa egitea eskatu zion Elkarteari kontuen egoera zehatza zein den jakiteko, eta udal dirulaguntzen egoeraren berri eman zien: 2014 eta 2015. urteetan Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola Elkarteak ez duela dirulaguntza eskaerarik egin Udaletxean, eta bai 2016an. Bilera honen ostean Udala osatzen duten gainontzeko udal taldeak informatu egin zituen Udal Gobernu Taldeak.

Hondarribiko Musika Eskolako bazkide eta langileen egoeraren larritasunaz oharturik, Hondarribiko Udalak konpromezu argia azaltzen du egoerak hobera egiteko beharrekoak diren neurri legal urgenteak hartzeko. Era berean, Hondarribiko Musika Eskolarekin elkarlanean jarraitzeko jarrera agertzen du Udalak egoera ekonomikoa argitzen denean.

leer más itzuli