Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-07-2017

Zesta jaialdiak ostiralero uztaila eta abuztuan

Zesta jaialdiak ostiralero uztaila eta abuztuan


Zesta eta gastronomia uztartu egingo dira ostiralero Jai Alive enpresako jokalariekin.

Gaur goizean burutu da Udaletxean udako zesta puntaren sasoiaren aurkezpena: jaialdiak uztaileko eta abuztuko ostiral guztietan (20:00etan) izango dira; aurkezpenean Kalixa Silanes Kiroletako zinegotziak, Mikel Egiguren Jai Alive enpresako ordezkariak eta Yoni Amboage, Hondarribiko Pilota Eskolako presidente-ordeak. Eskolako hainbat kirolari gazte ere bertaratu dira.

Kalixa Silanes zinegotziak ‘publiko eta pribatuaren arteko lankidetza” kontzeptua nabarmendu du,  ‘hamaikagarren urtez ekimen honetan Jai Alive, Udala, Pilota Eskola, eta zenbait jatetxe eta patrozinatzaileen arteko lankidetza baitago. Guztien arteko partaidetza horrekin Hondarribiak merezi duen lekua hartzen du zestan. Aurten gainera sarea aldatu eta hobetu egin dugu, ikuskizuna areagotu egingo delarik’.

Egigurenek zera adierazi du: “Hondarribia Jai Alai World Tourreko plazetako bat izango da hamaikagarren urtez, eta horrez gain gastronomia mailan herriko jatetxerik onenak izango ditugu; ondorioz, ostiraletako plana oso interesgarria izango da. Eskerrak eman nahi dizkiot Udalari bere inplikazioagatik haseratik, eta nola ez, Pilota Eskolari egiten duten lanagatik”.

Pilotari bikainak
Etorriko diren pelotariak honakoak dira: Gotzon Enbil, Imanol Lopez, Ibai Erkiaga, Nicolas Etcheto, Txabi Inza, Mikel Egiguren, Jean Do Olharan eta Christophe Olha.

Yoni Amboagek gehitu duenez, “eskertzeko da parte hartzen duten jatetxeen laguntza: Abarka, Enbata, Txantxangorri, Alameda, Batzokia, Atalaia, Laia Erretegia eta Arroka Berri jatetxea hain zuzen.

“Esker ona azaldu nahi diegu pilotariei, antolatzaileei, ostalariei, laguntzaileei, Udalari, eta jakina, haurren gurasoei.  Aurreko urteko zortzi jaialdietan hogeita hamar bat pertsona aritu ziren laguntzen dohainik. Lan handia dago eta denen artean aurrera egiten dugu; aurten hamaikagarren urtea da eta zoriontzeko modukoa” amaitu du Amboagek.

leer más itzuli