Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-07-2017

Jaietako kalehiaketan rtel parte hartzeko epea ireki da

Jaietako kalehiaketan rtel parte hartzeko epea ireki da


Kartelak uztailaren 17a baino lehenago aurkeztu beharko dira BAZen.

Hondarribiko Udaleko Kultur Sailak 2017ko Jai Nagusie­tako Kartel Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Lanak BAZen entregatu behar dira uztailaren 17ko eguerdiko 13.30ak aurretik. Gogoratu behar da BAZ astelehenetik ostiralera irekitzen dela, 9.00etatik 13.30era.

Kartelei  dagokienez, erabiliko den teknika librea izango da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage, etab. Lanek derrigorrez jatorrizkoak eta ezagertuak izan beharko dute.

Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa; neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan. Esan ere egileek ez dietela markorik jarriko, horretaz anto­latzaileak arduratuko baitira.

Lehiaketara aurkezten diren kartel guztietan honako lema hau agertuko da: "HONDARRIBIKO JAIAK 2017ko IRAILA".

Irabazlearentzat 650,00 euroko saria egongo da, 300,00 bigarrenarentzat eta 200,00 hirugarrenarentzat.

Parte hartuko duten kartelen erakusketa ARMA PLAZAn egingo da abuztuaren 21etik irailaren 17a bitarte.

leer más itzuli