Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2017

Alameda Jatetxeko familiak jasoko du Urrezko Intsignia aurten

Alameda Jatetxeko familiak jasoko du Urrezko Intsignia aurten


75 urte betetzen ditu XXI. mendeko Hondarribiari ostalaritzaren aldetik ekarpen oso aberatsa egiten duen jatetxeak.

2017ko Hondarribiko Hiriko Urrezko Intsignia Alameda jatetxeko familiak jasoko du aurten. Ekitaldia irailaren 7an izan zen Udaletxeko Areto Nagusian eguerdiko 12:15ean.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “2017. urteko Urrezko Intsignia Alameda Jatetxeko familiari ematea erabaki da jatetxearen 75. urtemugan izandako bilakaera bikainarengatik eta XXI. mendeko Hondarribiari ostalaritzaren alorretik egindako ekarpen aberatsarengatik”.

“Kontuan hartu dugu Lizaso-Ruiz de Arbulo familiak eta haien ondokoek daramaten Alameda Jatetxeak aurten 75 urte bete dituela Hondarribian ostalaritza-zerbitzua eskaintzen, lehenbizi taberna eta mendaitzeko leku modura, eta gero goi mailako sukaldaritzako jatetxe bikain modura, eta bilakaera horretan izandako belaunaldi-aldaketan urteetako ezaguerari euskal sukaldaritzaren iraultzak eragindako berrikuntza bete-betean txertatzen asmatu dutela”.

“Gaur egun Euskal Herriko jatetxe nabarmenetakoa da Alameda jatetxea bere proiektuaren hainbat ezaugarrirengatik (bertako produktuei emandako lehentasuna, eten gabeko hobekuntza, nazioartera zabal-zabalik egotea…) eta XXI. mendeko Hondarribiari ekarpen bikaina egiten dio etxean bertan eta gure mugetatik kanpo” amaitu du Sagarzazuk.

leer más itzuli