Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-09-2017

Amaitu berri diren jai partehartzaileen inguruko balantze positiboa

Amaitu berri diren jai partehartzaileen inguruko balantze positiboa


Nahiz eta eguraldi txarra egin azken hiru egunetan, aurreikusita zeuden 86 ekitaldiak burutu ahal izan dira
Hondarribiak atzo amaitu zituen bere jai nagusiak. “Nahiz eta bost egunetatik hirutan eguraldiak ez duen lagundu, aurreikusita zeuden 86 ekitaldiak burutu egin dira eta jende ugarik hartu du parte, bai antolaketa lanetan eta bai ekintzetan parte hartzen”. Hala, balorazio ‘positiboa’ egin du gaur Kalixa Silanes Kultura zinegotziak.

“Zorionez ez da eraso sexistarik izan, eta tristea dirudien arren, aipagarria da. Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuan aurretik lan ederra egin da, baita Udaltzaingoan eta beste polizietan ere, eta horri gehituta soziedade zibilak gero eta kontzientziazio handiagoa duela, aurrerapausoak ematen ari gara arazo larri horretan”.

Jaietako ekitaldiei dagokienez, “aipagarria da adin guztietako jendeak hartu duela parte, umeek gurasoekin, gazteek, helduek, adinekoek… Jaien hasieran, azken hiru egunetarako oso eguraldi txarra zegoela jakinda, irailaren 6ko arratsaldean Gipuzkoa plazan karpa bat jartzeko apustua egin genuen, eta esango nuke asmatu egin dugula, hala esan digu gainera herritar askok. Jarduera asko hara eraman ditugu, baita Jostaldi pilotalekura eta Bentako karpara ere”.

“Ekitaldietan, aipagarria da Alameda Jatetxeko familiari irailaren 7an Urrezko Intsignia emateko ekitaldi hunkigarria; aurten ere  hainbat talderen kontzertuak izan dira eta aipatzeko modukoak dira atzoko ‘Et Incarnatus Orkestra’edota euskal pop-rockeko izarrena  irailaren 10eko ETS taldearena. Adin guztietako jendearentzat programazioa osatzen saiatzen gara urtez-urte” erantsi du Silanesek.

108.384 auto sartu dira hamaika egunetan
Etorri den jende kopuruaren datuak Udaltzaingoak eman dizkigu: adierazi duenez hilaren 1etik 11 bitarte Hondarribira 108.384 ibilgailu etorri dira, egun fuerteenak irailak 1, 5, 6 eta 8 izan direlarik.

“Aipatu nahiko nuke ere Udaltzaingoak egin duen lana egunotan. Etengabe egon dira herrian zehar gau eta egun, eta denetara 15 atestatu egin dituzte irailaren 1etik 11ra. Hamar lapurketa desberdinengatik, hiru automobiletan egindako kalteengatik eta bi edari alkoholdunen pean gidatzeagatik. 11 egunetan 15 atestadu egin izana zifra estandarretatik behera aritzea da” dio Silanesek.

“Amaitzeko, eskerrak eman nahi nizkieke laguntzen aritu diren guztiei, bai Kultura Departamentuari, bai Udal Brigadari, bai Udaltzaingoari, Ertzaintzari, bai Txingudiko Zerbitzuei, bai Ekialdebusi, bai Gurutze Gorriari, bai DYAri, bai Montai enpresari, eta bai laguntzen aritu diren guztiei, lan handia egin baitute, eta gehienek gozatzen duten bitartean beste jende asko buru-belarri aritzen baita lanean; eskerrak eman behar dizkiegu” amaitu du esanez Silanesek.

leer más itzuli