Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-11-2017

Kandido Sasetari plaza bat eskaintzea onartu zen urriko Plenoan, baita zenbait mozio ere

Kandido Sasetari plaza bat eskaintzea onartu zen urriko Plenoan, baita zenbait mozio ere


Altsasu eta Kataluniako aferek lau ordu iraun zituen batzarrean zeresan berezia izan zuten

Ostegun arratsaldez eta gauez egindako urriko Osoko Bilkurak lau ordu iraun zuen, eta bertan onartu egin zen Hiri-lurren balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga Arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketa. Hala, tarifa %1 murriztuko da, Foru Aldundiak 2017an onartutako katastro balio berrien ondoriozko katastro balioaren igoera konpentsatzeko.  Alde bozkatu zuten EAJ eta PSE EE taldeek, eta ABOTSANITZ, EH BILDU eta PP taldeak abstenitu egin ziren.

Gai Zerrendako beste puntu batean bertaratutako guztiek aho batez onartu zuten "Kandiko Saseta" izena ematea Muliate eremuan eraikitzen diren 65 etxebizitza babestuak eraikitzean sortzen den plaza berriari.

Zenbait mozio izan ziren, batzuk Gai Zerrendan sartuak, eta beste batzuk aho batez sartu zirenak, bilkura hasi zenean. 

Haietako bat ABOTSANITZ taldeak aurkeztu zuen, genero indarkeria eta sexu erasoak ekiditeko udal protokoloari buruz. Igor Enparanek idatzia irakurri eta azaldu ondoren, Txomin Sagarzazu Alkateak eskertu egin zuen ABOTSANITZ taldeak egindako lana. “Lan hori baliagarritzat jotzen dugu hain gai garrantzitsuan lanean jarraitzeko, baina gure ustez horrekin batera beste zenbait agiri batu behar dira, baita kanpo aholkularitzaren lana ere”. ABOTSANITZen mozioa ezetsi egin zen, eta EAJrena onartu zen, ABOTSANITZ taldekoen aldeko botoarekin eta gainerakoen abstentzioarekin.

Era berean PSE-EE taldearen mozio bat bozkatu zen; bertan eskatzen zen %50eko gehikuntza gehienezko katastro-balioan etxebizitzetan familia ugariko kasuetarako.  Mozioa ezetsi egin zen, eta EAJren beste bat onartu zen, EH BILDU eta PSE EE taldeen aldeko botoekin, hau da %20ko gehikuntza gehienezko katastro balioan etxebizitzetan.

Altsasu eta Katalunia
Mozioko beste puntu bat EH BILDUk aurkeztutakoa izan zen; gaia “2016ko urriaren 15ean Altsasuko taberna batean gertatutakoa" zen, eta eskatu zuen "erabateko desadostasuna azaltzea Fiskalak eskatutako zigorrekiko, kasuan hartu duen izaera neurrigabe eta zentzugabearen aurrean kezka handia azaltzea, eta Iruñeko Auzitegi Probintzialean egitea epaiketa".  Alde bozkatu zuten EAJ, ABOTSANITZ  eta EH BILDU taldeek, eta PSE-EE eta PP taldeak abstenitu egin ziren.

Era berean ABOTSANITZ taldeak aurkeztutako beste mozio bat eztabaidatu zen, “erabat gaitzesi eta arbuiatzeko Espainiako Gobernuak Kataluniarekiko hartu duen errepresio bidea, aitortzeko autodeterminazio eskubidea funtsezkoa eta nahitaezkoa dela, eta solidaritatea azaltzeko Kataluniako erreferendumaren alde”. Mozioa ezetsi egin zen, eta beste bat onartu zen, EAJ, ABOTSANITZ eta EH BILDU taldeen eskutik, eta PP taldearen aurkako botoarekin; bertan Hondarribiko Udalak adierazten zuen “demokratikoki aukeratuak diren Puigdemont eta govern-a kargutik kentzearen aurka dagoela, Kataluniako komunikabide publikoak kontrolatzearen aurka dagoela, Generalitat-eko Administrazioa kontrolatzearen aurka dagoela, eta Parlament-aren lege ahalmenaren mugaren aurka dagoela”. PSE-EE alderdiak ez zuen bozketetan parte hartu, "mozio sinplistak iruditzen zaizkigu eta Kataluniako afera nolakoa den kontutan izanda".

leer más itzuli