Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2017

Hondarribia, Baiona eta Iruña margolarien eskutik

Hondarribia, Baiona eta Iruña margolarien eskutik

“Bazen behin Il était une fois, Érase una vez... Hondarribia/Bayonne/Pamplona-Iruña” liburua kalean da. Hiru hiriak, Creacity proiektuaren barnean, eta Europatik datorren POCTEFAko dirulaguntzen baitan, 6 artisten ikuspegitik nolakoak diren esaten diguten liburua.

Aurkezpen ekitaldia gaur burutu da Udaletxean eta han izan da Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia. “Gogoratu behar dugu liburua duela egun gutxi Clermont Ferrand (Frantzia) hiriko Bidaia Koadernoaren XVIII. Azokan ezagutzera eman zela. Europako bidaia koaderno garrantzitsuena da”.

“Aurretik, iaz 6 artistak hiru hirietan egon ziren bere lanak egiten. Hondarribian gure aldetik, ikastaro bat egin genuen gazteentzat eta beste bat helduentzat. Hortaz gain, erakusketa ibiltari bat egin zen, gure kasuan, ARMA PLAZAn. Orain, liburu honen argitalpenarekin beste urrats bat ematen dugu” gehitu du Silanesek.

“CREACITY proiektuan sartua den ekimena da, bertan Iruña, Baiona eta Hondarribia hiriak daude sartuta. Argitalpenak 6 artistaren marrazkiak biltzen ditu, ‘urban sketchers’ izenekoak, hiru harresidun hirietara egin zuten bisitan eginak” dio Silanesek. Inma Serrano, Sagar Fornies, Jorge Arranz, Luis Ruiz, Josu Maroto eta Tazab dira iazko urrian Hondarribian aritu ziren marrazkilariak.

“Liburua ibilbide artistikoa da, xehetasunez betea, hirietara, bere harresietara eta bertako jendearen eguneroko bizimodura hurbiltzen gaituena. Gure kasuan, gainera, liburua liburu-dendetan banatzen da ELKAR argitaletxearen bidez, eta ARMA PLAZA kultur eta turismo gunean salgai dago 15 €tan.  

Bihar hasiko den Durangoko Azokan ere egongo da salgai.

leer más itzuli