Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018

Ontziak gaika biltzeko zakarrontziak jarri dira Hondarribiko 16 haur parkeetan

Ontziak gaika biltzeko zakarrontziak jarri dira Hondarribiko 16 haur parkeetan

Hondarribiko hirian dauden hamasei haur parkeek zakarrontzi bikoitzak dituzte dagoeneko gune horietan ibiltzen direnek ontziak gainerako hondakinetatik bereiz ditzaten. Ekimena gaur eguerdian aurkeztu da, Muliateko haur parkean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuetako gerentea, egon diren ekitaldian.

“Hala, orain arte hondakin guztientzat zakarrontzi bakarra zegoen lekuetan bi zakarrontzi daude orain, bata horia ontziak biltzeko, eta bestea berdea gainerako guztirako. Guztira, bi zakarrontziko 19 gune dituzte orain Hondarribiko haur parkeek” dio Txomin Sagarzazuk.

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen ekimena da hau, eta zakarrontzi hori horietan biltzen dena birziklatzera bidali ahal izatea du helburu. Oraingoz, bakarrik ontzien bilketa instalatu da, horixe baita kalean gehien sortzen den hondakina.

“Hiri garbiketa zerbitzuak”, adierazi du Txingudiko Zerbitzuakeko gerente Leire Zubiturrek, “egiaztatu ahal izan du, oro har, bide publikoan, eta oso bereziki, jolaserako gune horietan botatzen diren hondakin gehienak ontziak izaten direla: ur botilak, goxokien poltsak eta bilgarriak, jogurt potoak eta abar, bereizteko oso errazak direnak. Horregatik, espazio publikoetan ere hondakinak gaika biltzeko ohitura hartzen hasteko, pentsatu dugu egokia izango litzatekeela egoteko leku horietan eta hondakin mota horrekin hastea”.

Azpimarratu behar da ontziak errefusetik bereizteko keinu erraz horrekin saihestu egiten dugula ontzia zabortegira eramatea, eta kalkulatzen da, han, 100 eta 1.000 urte artean beharko lituzkeela degradatzeko (esate baterako, plastikozko poltsa batek 100 bat urte behar ditu, eta ur botila batek, berriz, 500 urte).

“Herritarrak horrelakoak jartzeko eskatzen ari zitzaizkigun eta geuk ere ikusten genuen behar hori eta betetzen hasi beharra zegoen”. “Orain”, adierazi du Sagarzazuk amaitzeko, “herritarren konpromisoa eta laguntza behar ditugu zakarrontzi horiek behar bezala erabil daitezen eta egiaz gaikako bilketa egokia egin dezagun, hauxe da, zaborra ez nahastea, baizik eta guztiok erne ibiltzea hondakin bakoitza bere lekuan botatzeko eta hori ondo egitea”.

leer más itzuli