Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018

Gipuzkoako Parke Teknologikoaren arduradunek Bateragarritze Planaren aurreko aurrerapenaren agiria azaldu dute

Gipuzkoako Parke Teknologikoaren arduradunek Bateragarritze Planaren aurreko aurrerapenaren agiria azaldu dute

Hondarribiko Udal Areto Nagusian lan bilera izan da aste honetan, eta bertan Gipuzkoako Parke Zientifikoaren eta Teknologikoaren arduradunek Hondarribiko eta Irungo Udalei Zubieta-Urdanibiaren Bateragarritze Planaren aurreko aurrerapen agiria aurkeztu diete.

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eskerrak eman dizkie “Gipuzkoako Parke Teknologikoaren arduradunei, Itziar Epalza Zuzendari Nagusia eta Amaia Bernaras Gerentea bileran buru zirela, Bateragarritze Planaren aurreko aurrerapena –Eskualdeko bi udalek eta Parkeak berak 2015eko martxoaren 6an sinatutakoa- aurkezteagatik”.

“Udalarentzat eta Gobernu Talde honentzat Zubietako Parkearen Bateragarritze Plana egitea hiritarren aurrean hartzen dugun konpromisoa da, eta legealdi honetarako proiektu estrategikoetako bat da”.

“Asteartean egin ziguten aurkezpena eta atzo goizean gaia Bozeramaleen Batzordean landu zen, Udalean ordezkatuta dauden talde guztien aurrean. Orain epe bat irekitzen da aurrerapen hau aztertzeko eta zerikusie duten administrazioek bere proposamenak aurkezteko”, amaitu du esanez Sagarzazu Alkateak.

leer más itzuli