Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-03-2018

A tenpo ekimenaren 23 ekitaldi aste honetan kultur Etxean

A tenpo ekimenaren 23 ekitaldi aste honetan kultur Etxean


Aste osoan zehar, gaurtik martxoak 3 arte, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin "A tempo" ekimena martxan jarriko da.

Aste osoan zehar, gaurtik martxoak 3 arte, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, eta Kultura departamentuaren laguntzarekin ‘A tempo’ ekimena martxan jarriko da. Aurkezpen ekitaldian Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia eta Esther Barandiaran, Musika eta Dantza Eskolako zuzendari pedagogikoa izan dira.

“Eskerrak eman nahi dizkiot Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolari, Hondarribiko kultura aberasteko egiten duen lan bikainagatik. 1992tik Hondarribian arautu gabeko musika ikasketak eskaintzeko dagoen sistema da eta Hondarribiko gizartearentzat garrantzi handikoa dela uste dugu, eta 25 urte hauetan, musika eta pedagogia aldetik oso emaitza onak eman dituen sistema bat dela argi dugu” dio Kalixa Silanesek.

“Otsailaren 23tik martxoaren 3ra arte egingo ditugun ekitaldien egitaraua ezagutzera eman nahi dizuegu” esan du Esther Barandiaranek. “Gure eskolan egiten dugun lanarekin gozatu eta burura eramandakoak partekatu ahal izango dira. Denera 23 jarduera ezberdin garatuko dira. Santiago Noain Maura izan da aurtengo egitarauaren eta kartelaren diseinuaren egile”.

“Jarduera desberdinak eta aberatsak prestatu ditugu, eta mimo berezia jarri dugu ekimen honetan. Hiritarrak gonbidatu nahiko nituzke gure musikari gazteek eta irakasleek daukaten maila nolakoa den ikustera eta gozatzera”.

“Kultur Etxeak eskaintzen dituen guneak baliaturik, hainbat agertoki hartu ditugu gogoan emanaldi eta kontzertuei begira. Gonbidapenak banatuko dira ikasleen familien artean, horrenbestez izango dugu kontrolpean agertokietarako plaza kopurua, eta horrela beteko ditugu indarrean dauden arauak. Otsailaren 26tik aurrera eskuragarri izango dituzte hurbildu nahi duten guztiek  banatu gabe gelditutako sarrerak Idazkaritzan. Behin plaza kopurua beteta ez da sarrera gehiagorik onartuko”. 

leer más itzuli