Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018

Minibusaren ibilbidea zehaztuz

Minibusaren ibilbidea zehaztuz


Ekainaren 13ra arte izango da ekarpenak egiteko aukera.

Hondarribiko Udaleko Ingurumen Sailak, herritar askoren eskariari erantzunez, garraio publikoaren sarea hobetzeko minibus-zerbitzua eskaintzea aztertzen ari da. Otsailean mugikortasunaren inguruan egindako inkestak argi utzi zuen herritarren nahia, eta, bideragarritasunari begira, haren ibilbidea hautatzea da hurrengo pausoa. Horretarako, Udalak egindako behin-behineko proposamenari ekarpenak egiteko aukera izango da mugikortasuna@hondarribia.eus posta elektronikora idatzita ekainaren 13a baino lehen.

leer más itzuli