Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014

ELIZ NAGUSIKO KANPANDORRERA BISITAK DATOZEN LAU LARUNBATETAN EGINGO DIRA

ELIZ NAGUSIKO KANPANDORRERA BISITAK DATOZEN LAU LARUNBATETAN EGINGO DIRA


Hondarribiko Jasokunde eta Sagarrondoko Eliz Nagusiko 3. eta 4. kanpaien konponketarako “crowdfunding” (mikromezenasgoa) egitasmoari hiritarren erantzuna ikusita, kanpandorrera bisita gidatua egitarau bat antolatzen ari da ARMA PLAZA Fundazioa, jasotako ekarpenekin egin diren lanak erakusteko eta babesleak eskertzeko.

Datozen lau larunbatetan izango da eta egitaraua kanpaijole eta Parrokoarekin elkarlanean diseinatu eta koordinatu da. Egitaraua hurrengo ezagaurriak dituen bisita gidatuaz osatua egongo da: - Egunak: otsailak 1, 8, 15 eta 22 8 (larunbatak).

Topalekua: Kale Nagusiko elizako sarrera nagusian, 11:30ean. Puntualtasuna eskatzen da.
Iraupena: ordu bete gutxi gorabehera
Gidariak: kanpaijoleak izango dira (haurrak heldu batekin joan behar dira). - Gehinez 25 pertsonez osatutako taldeak izango dira.
Erreserbak (derrigorrezkoa): armaplaza@armaplaza.net eta 943.64.46.23 zenbakian.

leer más itzuli