Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2014

OTSAILAREN 28AN OLAZABAL KIROL SARIAK BANATUKO DIRA

OTSAILAREN 28AN OLAZABAL KIROL SARIAK BANATUKO DIRA


Kirol talde, kirol arloko kazetari eta hiritarrek izango dute botua emateko eskubidea

Otsailaren 28an Olazabal Kirol Sariak banatuko dira Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean. Saria jasotzeko hautagai izan daitezke euren ibilbidea edo eguneroko zereginean sariaren helburu bera duten emakumeko eta gizonezko kirolariak, kirolari taldeak eta kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonak.
Kirol gala honetan Txema Olazabal golf jokalaria egongo da, sariei izena ematen diona. Sarituak herriko kirol taldeek, herriko kirol kazetariek eta herritarren botuek aukeratuak izango dira.

“Sari hauetarako hautagaiak Hondarribiko kirol elkarteek eta kirol kazetariek aurkeztu ahal izango dituzte” esan du Txomin Sagarzazuk, Kirol zinegotziak, “hautagaiak saria merezi duela egiaztatzen duten merituen argibide-agiria erantsita. Salbuespen modura, ontzat emango dira kirolari hondarribiarrak dituzten Hondarribitik kanpoko kirol elkarteen proposamenak. 2012 eta 2013an egindako kirol merituak hartuko dira kontutan. Kirol elkarte desberdinen eta kirol kazetarien parte hartzea bultzatu nahi izan dugu, eta oso harrera ona izan du ekimenak. Orain hiritarraren parte hartzea bilatzen dugu bozkaketan” dio Sagarzazuk.

Bozkatzeko aukera urtarrilaren amaieratik otsailaren 17ra
Behin saridunak izan daitezkeen kirolarien zerrenda ezagutzen denean, Udalaren web gunean egingo den bozketaren bidez hautatuko dituzte 16 urtetik gorako Hondarribiko herritarrek sarituak. Modu digitalaz gain, BAZen eta Hondartza Kiroldegian herritaren eskura egongo diren idazkien bidez ere eman ahal izango da botua urtarrilaren amaieratik otsailaren 17ra arte. Herritar bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du botua eta horretarako N.A.N zenbakia eman beharko du.

“Ondoren, epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, Olazabal Kirol Saria merezimendu gehien egiaztatzen dituen emakume nahiz gizaseme kirolari, kirolari talde edo kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonei emango zaie. Saria sinbolikoa izango da. Otsailaren 28ko galan emango da eta hantxe izango da Txema Olazabal golf jokalari handia” gehitu du Sagarzazuk.

Epaimahai kalifikatzailea Hondarribiko Alkateak, kiroletako zinegotziak, kirol kazetari batek, herritar batek eta kirol teknikariak osatuko dute.

erantsitako artxiboa ireki

leer más itzuli